Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Eromenaren laudorioa
Rotterdamgo Erasmo
Itzultzailea:
Julen Kalzada
Berrikuslea:
Xabier Andonegi Gurrutxaga
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Francisco Rico
Argitaratze data:
1994-08-05
Orrialde kopurua:
276
ISBN:
84-88303-72-6
Obra hau egun gutxitan idatzia da. Tomas Mororen etxean alferregonean zegoela denborapasa gisara eta Erasmoren beste batzuekin erkatuz gero txikia den arren, autorearen helduaroko obra da. Bere ironi kutsua gorabehera, helburu hezitzaileak dituen obra da, autore greko eta latindar ugariren aipuz hornitua. Barrenean dei etiko-erlijioso bat egin nahi du, Unibertsitatea eta Elizaren ohitura txarrak kritikatzen dituen bitartean, ironia kulto eta ikasiaren ildotik, irreberetzia apur batekin, bere garaikideek hain gustuko zutenez. Obrak bere konposizioan zailtasun batekin topo egiten du: eromena eta arrazoiaren arteko antitesi luzatuan irakurlea erne edukitzearekin, eta txairoki gainditzen du eragozpena graziaz beteriko pasarteei esker.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus