KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Entseiuak I
Michel Eyquem de Montaigne
Itzultzailea:
Eduardo Gil Bera
Berrikuslea:
Jean Baptiste Orpustan
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Claude-Gilbert Dubois
Argitaratze data:
1992-08-11
Orrialde kopurua:
314
ISBN:
84-88303-51-3
Liburu honek biltzen dituen idatziek eszeptizismo-espirituaren eta hezkuntza klasiko latindarraren errainu dira eta Montaigneren garaiko ideak eta balioen berri ematen dute. Bertan aipatzen dituen gaiak askotarikoak dira, besteak beste honako hauek azpimarra daitezkelarik: tristezia, alfertasuna, gezurra, bermetasuna, beldurra, oilakeria, irakaskuntza, haurren hezkuntza, neurtasuna, adiskidantza, bakartasuna, lo egitea, izenak, gudazaldiak, hitzen hutsalkeria, usainak, otoitzak, adina eta abar. Antzinakoen ohiturak, zuhurtzia eta abar ere aipatzen ditu eta Zizeron, Demokrito, Heraklito, Zesar eta Estienne de la Boëtie bere adiskide poetaren sonetoei buruzko iruzkinak ere eskaintzen ditu.
|