KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Ekonomia politikoaren eta tributazioaren printzipioak
David Ricardo
Itzultzailea:
Baleren Bakaikoa Azurmendi
Berrikuslea:
Mertxe Iñigo
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Milagros García Crespo
Argitaratze data:
1995-10-24
Orrialde kopurua:
350
ISBN:
84-88303-86-6
"Lurraren emaitza -eskulana, makineria, eta kapitala batera erabiltzetik, bere gainaldean eratorritako guztia, komunitateko hiru klasetan banatzen da, hau da, hura lantzeko beharrezkoa den lurraren jabearen, kapitalaren jabearen eta beren ekimenaz lurra lantzen duten langileen artean. Baina gizartearen estadio desberdinetan, errenta, irabazi, eta soldata izenpean, klase bakoitzari esleitzen zaizkion lurreko emaitza osoaren proportzioak, funtsean oso desberdinak dira: hori lurtzoruaren emankortasun errealaren, kapitalaren metakuntzaren, populazioaren eta nekazaritzan erabilitako trebetasun, zuhurtasun eta lanabesen baitan dago". Ricardok banaketa hori arautzen duten legeak, determinatu nahi ditu batez ere errentaren, irabazien eta soldaten joanairari, dagokionez.
|