KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Eichmann Jerusalemen
Hannah Arendt
Itzultzailea:
Koro Navarro
Berrikuslea:
Iñaki Segurola
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2007-11-12
Orrialde kopurua:
330
ISBN:
84-96455-25-4
The New Yorker aldizkariko berriemaile gisa joan zen Arendt Jerusalemera, 1961. urtean. Ideia ez zen The New Yorkerena izan, Arendtena berarena baizik. Juizioan egon egin behar zuela iruditzen zitzaion, bere buruari zor ziola, gizarte-kritikaria, lekualdatua, lekukoa eta bizitarakoa zenez gero. Eichmann bezalako harakin bat ikusi gabea zen, hala idatzi zion Rockefeller Fundazioari, eta «hura zen inondik ere izango zuen [aukera bakarra]». Juizio hartan egotea Arendtek bere iraganari zor zion betebehar bat zen, eta, halaxe esan zuen; Eichmannen burua ulertu nahi zuen (bururik bazeukan), eta, juizioko lekukotasunen bitartez, «naziek Europako gizarte errespetagarrian eragin zuten kolapso moralaren ikuspegi osoa» aztertu.
|