KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Delituez eta zigorrez
Cesare Beccaria
Itzultzailea:
Juan Martin Elexpuru Arregi
Berrikuslea:
Maite Aristegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Ignacio Berdugo Gómez de la Torre
Argitaratze data:
1999-11-11
Orrialde kopurua:
176
ISBN:
84-88303-35-1
Delituez eta Zigorrez liburua 1764an argitaratu zen Livornon, egile-izenik gabe, Marco Coltellini Abatearen moldiztegian. Liburuak arrakasta handia lortu zuen berehala Europako giro ikasietan, arrakasta honek gizon ospetsua bihurtu zuen Beccaria, eta erreferentzia sahiestezina izan zen edozein eztabaidatan. Liburuaren mami sutsu goraipatzen zuten batzuek eta garratz gaitzesten beste batzuek, eta bere egilea ezinbestez gonbidatzen kontinenteko elkarte ilustratu guztietara. Beccariak Parisera joatea onartu zuen bakarrik, ezustean itzuli zuen handik, eta ospea eman zion liburutik urrundu zen.
|