KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Bizitzaren sentimendu tragikoaz
Miguel de Unamuno
Itzultzailea:
Xabier Kintana Urtiaga
Berrikuslea:
Patxi Uribarren Leturiaga
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Xabier Insausti Ugarriza
Argitaratze data:
1994-02-18
Orrialde kopurua:
307
ISBN:
84-88303-66-1
Entseiu filosofiko edo teologiko bat baino gehiago obra unamuniar bat da. Hala ere, bere obra filosofikoena da eta erroak Schopenhauer, Kierkegaard, Nietzsche eta Jacobirengan aurkitu behar zaizkio. Unamunorentzat jarduera espiritualak bere indar sortzailea ateratzen dueneko iturburua "sentimendu tragikoa" da. Giza bizitzaren egitura erremediogabeki duala da eta egitura bitar horrek taxukera ezberdinak hartzen ditu, pentsamendua eta fedearena nagusiena delarik. Batak eraikitzen duena besteak suntsitu egiten du. Horretaz jabeturik dagoen bizitza ezinbestean da tragikoa. Horregatik deitzen dio Unamunok gaixotasun kontzientziari.
|