KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Bizitzaren laburtasunaz
Seneka
Itzultzailea:
Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea
Berrikuslea:
Xabier Andonegi Gurrutxaga
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Carlos García Gual
Argitaratze data:
1993-06-30
Orrialde kopurua:
179
ISBN:
84-88303-60-2
Liburuaren bizitzaren laburtasuna, bizitza zoriontsua eta astiari buruzko hiru lan labur datoz, baina nabarmena da hari tematikoaren jarraia. Denboraz probetxatu, portaera naturari egokitu, hautatzen jakin eta barne-askatasunez norbera izatera iritsi: horra zorionerako bidea. Ahal denean ekin, astialdiaz gozatu eta edonon jakintza bilatu. Fortunaren gorabeheretariko askapena da filosofia. Ondasunak galduagatik ere, jakintsua ez dio zoriontsu izateari uko egingo. Botereak gibela ematen badio, ez du horren arrangurarik. Seneka patuaren esanetara dago, marmarrean aritu gabe. Bere prosa sententziaz osoturiko errosario gisa defini daiteke.
|