KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Ateismoa kristautasunean
Ernst Bloch
Itzultzailea:
Pello Zabaleta Kortaberria
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Alfredo Tamayo Ayestaran
Argitaratze data:
1993-10-25
Orrialde kopurua:
321
ISBN:
84-88303-64-5
Autorearen obra nagusia ez izan arren, sorkuntza blochiarrean garrantzizko obra da eta funtsezko bi puntu hauetan laburbil daiteke: Bibliaren irakurketa ausart eta originalean eta irakurketa horren argitan sortutako antropologia filosofiko batean. Lehen puntuari dagokionez, bere judu izatea sartzen da jokoan. Biblia libururik unibertsalen, herritarren eta iraultzaileentzat dauka. Fededun kristauarentzat eskergarri da Nazareteko Jesusen figuraz egiten duen balioespena, nahiz eta zenbaitetan bere itsumen antiteistak testu biblikoak bihurritzera eta "exegesis basatia" deritzana egitera eramaten duen. Kultura garaikideko bururik jantzien, interesgarrien eta kritikoenetako baten obra da.
|