Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Askatasunetik iheska
Erich Fromm
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Berrikuslea:
Xabier Amuriza Zarraonaindia
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Victoria Camps
Argitaratze data:
1993-09-16
Orrialde kopurua:
239
ISBN:
84-88303-61-0
Askatasunak ere badu bere alde iluna. Ez da erraza libre izaten. Horixe de Frommen liburuak aztertu eta xehetzen duen ideia, gure mende honetako gizabanakoaren izaeraren oinarrizko ezaugarriari esplikazio psikologikoa bilatu nahian. Freuden dizipulu bazen ere, irauli egiten du maisuaren zientzia, determinismo biologikotik jaregin eta soziologiara hurbilduz. Ezer baino lehen, Fromm psikologoa da, bere ikerketaren hasieran dagoen galderak askatasunaren arazoari ekiten dio, arazo psikologiko den heinean. Ba ote du giza izatasunak libre izateko irrikarik? Gizabanakoak bakarrik sentitzeari dio beldurrik handiena, hori izango da Frommen teoria guztiaren ardatza.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus