KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Artelanaren jatorria eta beste
Martin Heiddeger
Itzultzailea:
Pello Zabaleta Kortaberria
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Arturo Leyte
Argitaratze data:
2004-09-08
Orrialde kopurua:
253
ISBN:
84-88303-04-1
Heideggeren bost idazki biltzen ditu liburu honek, kronologiaren arabera 1935tik -urte horretakoa baita "Artelanaren jatorria" obraren lehen bertsioa- 1964ra dozenak -urte horretan eman baitzuen "Filosofiaren akabantza eta pentsatzearen auzia" hitzaldia. Gainerako idazkiei dagokienez, "Mundu irudikeren aroa" 1938koa da; 1946koa "Eta zertarako poetak?", eta 1947koa "Gutuna humanismoaz". Liburu honetan aurkezten diren lanek hogieta hamar urteko tarte bat hartzen dute, baina jakingarria da tarte hau era berezian ordezkatzen dutela. Bakoitza bere aldetik irakur dezake irakurleak, baina orobat kronologiari jarraiki ere irakur ditzake, era horretan "ibilbide filosofiko" bezala uler dezakeelarik garai hau.
|