Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Utopia
Tomas Moro
Itzultzailea:
Piarres Charritton Zabalzagaray
Berrikuslea:
Paulo Iztueta Armendariz
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Xabier Andonegi Gurrutxaga
Argitaratze data:
1992-09-07
Orrialde kopurua:
313
ISBN:
84-88303-52-1
Lehen liburuko lau agerralditan zehar, irakurlearen begiak Utopiarantz zuzentzen ditu. Konklusio bat ateratzen du: benetako erreforma sozial eta politikakoa burutu ezinezkoa dela, boteredunek beren interesen kontrako dena galarazten dutelako. Bestalde filosofia eskolastikoak boterearekiko duen menpetasuna ere salatzen du eta bera maieutika utopiko bat asmatzen ahalegintzen da. Bigarren liburuan, Platonengandik datorkion tradizioa luzatuz jabetza pribatu kontrolgabean jartzen du ia-ia gaitz guztien iturburua eta ekonomi eredu berri bat proposatzen du. Utopia kristau baten obra ez ezik, martiri batena ere bada, fedearen eta prinzipio etiko-politikoen lekuko izatearren hil zen batena.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus