Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Udaberri Isila
Rachel Carson
Itzultzailea:
Lurdes Rada
Berrikuslea:
Elhuyar Fundazioa
Argitaratze data:
2007-12-12
Orrialde kopurua:
318
ISBN:
84-96455-21-1
Liburu bikain eta eztabaidagarri honetan, biologo gisa duen prestakuntza eta idazle gisa duen trebetasuna erakusten dizkigu Rachel Carsonek, gizakiaren aurrerakuntza teknologikoaren alderdi esanguratsu eta maltzur bat indar handiz deskribatuz. Gai kimiko toxikoen erabileraren eta basabereen suntsiketa hedatuaren historia da hau; pestizidek, fungizidek eta belar-hiltzaileek Estatu Batuetan eragindako suntsiketaren historia. Baina Udaberri isila ez da pozoiei buruz soilik ari, ekologiari buruz ari da, landare eta animaliek ingurumenarekin eta batzuek besteekin duten harremanari buruz. Helburu horri dagokionez, ekologistak gero eta gehiago ohartzen ari dira gizakia animalia bat dela —animalia guztietatik garrantzitsuena— eta, nahiz bere etxebizitza artifiziala izan, ezin duela onartu izaki bizidunek osatzen duten eta orain oso gutxi arte babesa eman dion ingurune naturala txikitu eta inolako zigorrik ez jasotzea. Funtsean, beraz, Rachel Carsonek abagune ongi arrazoitu eta adierazgarria eskaintzen dio gizakiari aintzat hartzen ikas dezan planeta honetako mundu bizidun osoaren partaide dela, eta bere bizi-baldintzak konprenitu behar dituela; hala, baldintza horiek hautsi ez daitezen, egoki jokatu behar du.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus