Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Lan hautatuak I
Tomas Akinokoa
Itzultzailea:
Julen Kalzada
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2004-11-05
Orrialde kopurua:
549
ISBN:
84-88303-11-4
Mundu guztia onartzen du eta ez dago errepikatu beharrik San Tomas Akinokoak Aristoteleren eragina izan zuela eta haren filosofia eta teologiak Aristotele bereganatu izanaren ezaugarria duela. Erreformistek tamalgarri zeritzen Aristoteleren eragin gehiegizko horri, Tomasen beraren garaikideek bezala, baina inork ez zion erantzun ubi Thomas, ibi Aristoteles est erranari. Beraz, gaur egun ez da inoren buruan sartzen ondorengotza intelektual eta dizipulutza kasu nabarmen hau ukatzea. Lotura horren jatorria eta izaera da, ezer baino gehiago, tomisten eskola-iritzi ezberdinen sorburua.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus