Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zuzengabeki izlag zuzen denaren aurka. ik zuzengabe 2.
Berezkoen arabera, 7 pilotari zuzengabeki baztertuak izan dira. Herria 2004-02-26
Hona non oraingoan zuzengabeki belzten gaituzten ni neu eta ene etxekoak, eta ez nornahik, baina dirudienez, ene herritar batzuk. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.
-Zergatik jo du berorrek ene laguna hain zuzengabeki? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 35. orr.
Hortaz, sufritzen duen inork ez badu zuzengabeki sufritzen, [...] ondorioz, Jaungoikoa ez da inolaz ere lehen motako gaitzaren egilea, bai, ostera, bigarren motako gaitzarena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 101. orr.