Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alcoleako bizitzaren ankertasuna, aberatsek txiroei ezartzen zieten esplotazio zuzengabea, instintu sozialik eza, [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.
Epai zuzengabeak eman dituzu, errugabeak kondenatuz eta errudunak askatuz. Elizen arteko biblia DnGr 3,53
Haur errugabeen sarraski zuzengabeaz eta Jaunaren kontra botatako biraoez oroitu eta gaiztakeriari zion gorrotoa ager zezala. Elizen arteko biblia 2 M 8,4
Begira zer dioen epaile zuzengabeak. Elizen arteko biblia Lk 18,6
Ausartuko al da inor lege hauek zuzengabeak edota baliogabeak direla esatera? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.
Lehen Zatiko Eranskinean hitz eman nuen esplikatzea zer den gorespena eta zer gaitzespena, zer meritua eta zer bekatua, zer zuzena eta zer zuzengabea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 449. orr.
Kasu denetan zuzena edo zuzengabea dena erregelaren arabera jakin ahal izan behar da, gure eginbeharrekin zerikusia baitu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.
Izan ere, neurri faltsuak erabiliz zuzengabe jokatzen duena higuingarri zaio Jaunari zuen Jainkoari. Elizen arteko biblia Dt 25,16
«Terrorismoa sustatzeaz zuzengabe akusatua» izan zela Libia. Berria - Mundua 2004-04-28
Honen argitan nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, adimendunak irrazionalak baino, betikoak hilkorrak baino, ahaltsuak ezinduak baino, zuzenak zuzengabeak baino, ederrak itsusiak baino. Hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.
Itxaropena ematen dio ahulari eta ahoa ixten zuzengabeari. Elizen arteko biblia Jb 5,16
Zuzengabeak jarrai beza zuzengabekerian, eta zikinak zikinkerian; zintzoak jarrai beza zintzo izaten, eta Jainkoarena denak Jainkoarena izaten. Elizen arteko biblia Ap 22,11
Zoritxarrekoak zuzengabeko legeak ematen eta jasanezineko dekretuak idazten dituztenak! Elizen arteko biblia Is 10,1
Peter Cherif frantziarraren abokatuak «zuzengabeko atxiloketa eta gatibu atxikitze» batentzako justizia denuntzia egin zuela iragarri zuen atzo. Berria - Mundua 2006-03-03
Itxuragabeko eta zuzengabeko egoera hortara ez heltzeko administrazio batzordeak frantses barneko ministeritzak argituriko "auzapezaren gida" irakurtzen ahal zuen: [...]. Herria 2002-12-26