Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzendu 1 du ad zuzen, alde batera edo bestera okertu gabe ezarri.

Burdina-harizko kako bat zuzendu eta huraxe sartu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

Gero arin-arin lehortu, eta bizkor orraztuz zuzendu zuen ileko erretena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.

Altxatu zen, lepokoa zuzendu zuen eta begiak igurtzi zituen musuzapi gorriaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 71. orr.

Emakume ttikiak semeari gorbata zuzendu eta hauts-izpi batzuk haizatu zizkion uniformearen sorbaldetatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

Itsuei ikusmena itzuli, konkordunak zuzendu, eta beste gauza harrigarri asko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Geziburua zorroztarriaz zorroztu, gero gezi hori arkuan ipini eta arteztasuna frogatzen zuen, ziria hortzen artean sakatuz zuzendu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 83. orr.

Lepoa zuzendu eta neure oheko estalkia erabili nuen gorpua estaltzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Berehala, Quirrell presaka irten zen ikasgelatik, bere durbantea zuzenduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 222. orr.

Estropezu egiten zuena zeure hitzez altxatu eta okertutako belaunak zuzendu izan dituzu.  Elizen arteko biblia   Jb 4,4

Petrusek brida lotu eta estutu egiten du, zutik jartzen da, bizkarra zuzentzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Idatzi behar zuena idatzita burua altxatu eta gorputza zuzendu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.      - 0. orr.

Kurba bat zuzentzea kurba hori "zut jartzea" da, haren luzera kalkulatu ahal izateko moduan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

Matematikan, berriz, zuzen jartzea da zuzentzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

· Bazen han, hemezortzi urte hartan espiritu baten menpe gaixo zegoen emakume bat: erabat konkortua zegoen eta ezin zen inola ere zuzendu.  Elizen arteko biblia   Lk 13,11

Gizon txit santuaren merezimenduei esker, lepoa zuzendu eta burua bere egoera normalera itzuli zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

2 irud/hed

Orain, hori aski ez, eta makur hasitako goiza, zuzendu beharrean, are gehiago nahaspilatuko zelako aierua nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Entrenatzaile aldaketak hobekuntza txiki bat ekarri du, baina oraindik galtzak bete lan izango dituzte egoera zuzentzeko.  Berria - Kirola   2006-01-12

Gebararen ustez, «EAJ hasi da 1998ko nora eza zuzentzen».  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

3 zerbaitetik okerrak, akatsak edo kidekoak kendu.

Bizitzan, zuzentzea arteztea da, zuzen ematea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

Hutsegiteen zuzentzeaz eta zuzenketen hutsegiteaz aldez aurretik eduki zuen elkarrizketa labirintiko samarrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Desegin beharreko kalteak, zuzendu beharreko okerrak, onbideratu beharreko bidegabekeriak, neurriratu beharreko gehiegikeriak, ordaindu beharreko zorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Bazekien, agintean jarraituz gero, indarra erabili beharko zuela okerrak zuzentzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Abusua zuzentzerakoan, zuzenketaren beraren arriskuak ikusi behar dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.

Hitzak dira sentimenduak salbatzen dituztenak, egoera konpontzen dutenak, gaizki ulertuak zuzentzen dituztenak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

Badira sekula zuzentzen ez diren estatu-bizioak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Moskun egindako hutsa zuzendu nahi du Pragan.  Berria - Kirola   2006-04-25

Ezin utziko ditugu noski oker horiek, labur bada ere, ahalbait zuzendu gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Hurrengoak zuzendu beharko du oraingoak konponduko ez duena.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Perrettek lehenago adoptatu izan balu Max, haren gorreria zuzendu ahal izango zuen agian, edo hobetu, behinik behin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Zuzen dezadan berehala oker hori.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Okerrik egingo balu, zuzendu egingo nuke, gizakiek erabili ohi dituzten makilaz eta zigorrez.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,14

Globalizazio prozesuak sortu dituen desorekak zuzentzeko ahalmena duten nazioz gaindiko erakundeen gabezia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.

Odol hotzean aztertu zituen bere legeak, haien akatsak zuzendu zituen, indarkeria gerarazi zuen, boterea arautu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Ez dut gogoan aitortzaren eta hoben-ordainaren bidez zuzendu gabeko inolako bekaturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.

Segurtasun Kontseiluak akats larri hori zuzendu behar du.  Berria - Mundua   2006-04-25

Bisitariak irribarre egin zuen, eta balizko okerra zuzendu nahi izan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Burugogorkeria nekez zuzentzen baita zigorren bidez ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Batzorde horren lan onuragarriek gureak zuzendu eta laburtu dituzte.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 43. orr.

«Bere politika zuzendu eta aldatzeko» eskatuko dio PPk Ibarretxeri biharko politika orokorreko eztabaidan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Harrigarria gure ikaskolaren jokabidea: zuzen dagoena zuzentzen ekin beharra!  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 135. orr.

Hiesaren tratamenduak eragiten dituen estigmak, eta horrek gaixoarengan sortzen duen ezinegona zuzentzeko neurri zehatza abian jarriko du Osakidetzak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

· Magistratuak zigortu egiten ditu delitugile batzuk; beste batzuk zuzendu egiten ditu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

4 (hitz egitean edo idaztean egiten direnak)

"Nirekin dago haserre, ez gurekin", zuzendu diot.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

-Papiroan esan nahiko dun- zuzendu zion Jonathanek, gupidagabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Aittittek zuzendu egiten zion beti, mendiak ez, haitzak zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

-Nik esango nuke, eta zuzen nazazu oker banago, nire emazte ohiak bezala, zeuk ere garbi duzula bizitzari zer atera nahi diozun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.

Gezurra zuzentzeko kemena ez baikenuen izan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 58. orr.

Arinkeriaz baieztatu duzuna orain zuzen dezakezu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.

Komunztadura-falta batzuk zuzendu, zenbait argibide proposatu ditu, eta are, diskretuki, ortografia-akats batzuk ere zuzendu ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Astebete eman zuen eskuizkribua berrirakurri eta zuzentzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

-Thomas Wentworth Higginson-ek "zuzendu" egin bide zituen Emily Dickinson-en poemak. Lehenengo hiru bertsoak ekarriko ditugu hona, bere garaian ohi zen gaztelaniaren eraginezko idazkera zuzendurik: [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Zuk asko zuzentzen al dituzu zure testuak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.

Bazkalordua baino lehen probak zuzenduta zeuden, eta bi aldiz irakurrita, argitaletxera eramateko gertu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 157. orr.

Liburuko materiala ikuskatu, zuzendu eta txukuntzen hasiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Makinaz idatziak ziren eta asko eta askotan eskuz zuzenduak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Mahai gainean proben laurehun eta hogeita hamazazpi orriak daude, berrehun eta laurogeita hamahiru zuzendu ditu, falta dena ez da izutzeko modukoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Aralarrek eta EB-Berdeek zuzendu egin dute Berriak atzo argitaratu zuen informazioa, herenegun Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran egin zen eztabaidari buruzkoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Detaile horiek zuzendu al daitezke?  Berria - Kirola   2004-01-14

Italiarra iritsi baino lehen, holandarrak aztertuak, eta zuzenduak, hobetuak alegia, zituen Dionisoren planoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 108. orr.

Ziur nago programa zoragarria izango dela, zuzentzekoak zuzendurik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 40. orr.

5 zerbait norabide jakin batean jarri. ik gidatu; bideratu.

Lagunak txanela arrantzaleen auzuneko hareatzara zuzendu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

Ate guztietara zuzendu dut ezpata sarraskitzailea, distira botatzeko egina, sarraskirako leundua.  Elizen arteko biblia   Ez 21,20

Aita dohatsuak, lehenbizi guztiei predikua egin ostean, gizon haren kontra zuzendu zuen Jainkoaren hitzaren ezpata.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Hark atzamarra nora zuzendu, denok batera burua hara jiratuz ibili gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Hitz haiek entzun orduko, amak ahotsa goratu zuen, hatz erakuslea Sararengana zuzendurik, mehatxu gisa edo: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 19. orr.

Linterna piztu zuen, eta gordeleku barrurantz zuzendu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Etsi gabe, kanoia berriro gaztelura zuzendu, eta tiroka jarraitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Flexoa piztu eta atrilerantz zuzentzen dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Saihetsetara zuzendutako kolpe guztiek bestearen ukondoa jotzen zuten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 161. orr.

Bi azkenekoak ondo zuzenduak bularrera eta burura -askok pentsatu izan dute azkeneko bi tiro zuzen horiek Dimitrik bota zituela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.

Errebolber irmoa harengana zuzendu, eta bihotz-zeken hura bere erru zekena aitortzera behartzen zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Bere emazte isilarengana zuzendu zuen arma eta tiro egin zion bi aldiz bularrean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

Joxanek atzera egin eta uppercut bat zuzendu zion mutur aldera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Otoitzean jarri zen bere gelako atarian, aurpegia ekialderantz zuzendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.

Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera.  Elizen arteko biblia   Has 13,14

Oraindik entzun egiten dudala iruditzen zait -esaten dio begiak sabaira zuzenduz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.

Ordura arte ez bainion begirik zuzendu ere egin, minaren minez eta larriaren larriz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Begiak zabaldu, bekokia altxatu, begirada aurrera zuzendu ahalik eta urrunen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Lagunei zuzenduriko begi keinu batzuk ere badira han-hemenka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Irribarre idor bat zuzentzen dio Hakim jaunari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Emakumeak, aurrenekoz, begirada iheskor bat zuzendu dit leihatilatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 28. orr.

Pilar zutitu egin zen eta bi metrora zuen neskatoarengana zuzendu zituen oinak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Amaren lo gelara zuzendu zituen urratsak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Naturak ez zituen ibai ertzak ura gelditzeko jarri, bere bidea zuzentzeko baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 180. orr.

Pilotaren norabidea zuzendu behar dugu [...] norabidea indarra baino garrantzitsuagoa da.  Berria - Kirola   2006-03-03

6 irud/hed

Atzeraka mugitu da Huck, itzuli laurdena eginik eskuinerantz, abioa itsasora buruz zuzentzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

Nadiak igarri zuen Mikel Strogoffen ekintza guztiak eragile isilpeko batek zuzentzen zituela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Bere bihotza Jainkoarengana zuzendu zuen, legegabeen egunetan zintzotasuna sendotu.  Elizen arteko biblia   Si 49,3

Beren bizitza zerurantz zuzendu nahi duten guztientzat penitentzia beste biderik ez dagoenez, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Norbaitek okerreko arrasto berri bat aurkitu zuen, eta hara zuzendu zituzten bilatze-lanak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

René Cassin irakasle jaunaren bizia eta obra zuzendu duen printzipioa izan da Gizonaren duintasunari, bere nazionalitate, bere arraza, bere erlijio, bere sexu, bere graduaren gainetik zor zaion errespetua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Haien pausoak bake-bidetik zuzentzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 1,79

7 (nori osagaiaz)

Entzun nolako irainak zuzendu dizkizun Senakeribek zuri, Jainko bizi horri.      - 0. orr.

Zergatik mintzen nau areago niri zuzendutako irainak, besteri zitalkeria berberaz nire aurrean egozten dioten laidoak baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 253. orr.

Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak, kosakoen birao beltzak, eta bota-hotsak eskaileretan gora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.

Langabetuei zuzenduriko laguntza eta sarien bidez finantzatuko litzateke ekimena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.

Nekazariei bereziki zuzenduriko heziketa programak ere eskatu dituzue.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Zortzigarren aldikotz antolatzen da gazteriari zuzendutako jaialdi hori.  Herria   2005-04-28

Bereziki egoera desegokiena bizi dutenei, langabetu, elbarri edo kanporatuei laguntzera zuzendutako programa sozialen multzoari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

8 (helburua adieraziz)

Osasunaren kaltegarri diren gauzak eta lagun hurkoari dirua ateratzeko modua ikastera zuzendu zituzten beren ahalegin guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Interes handia zegoen ugalketara zuzentzen ez zen edozein sexu-jokaera itotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Erleen eta antzeko sorkarien sena harmoniatsua da eta guztien onera zuzenduta dago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 102. orr.

· Helburu komun batera zuzentzen baitituzte euren ekintzak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 101. orr.

Edozein helbururantz zuzendutako egoskortasun ulertezin horrek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.

Borondate asko helburu batera zuzentzera, baina ez (Estatuan izan behar duen bezala) borondate bakar batera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 101. orr.

9 (mezuez eta kidekoez mintzatuz) ik bidali.

PSE-EEko buruak PPri ondoko mezua zuzendu zion: «Frogatu da Ibarretxeren Plana ez dela akordio politikoak lortzeko oztopo bat».  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Joiakimen erregealdiko laugarren urtean mezua zuzendu zion Jaunak Jeremiasi Judako herriari buruz.  Elizen arteko biblia   Jr 25,1

Mezu argia zuzendu dio Espainiako Gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Ali Sistaniren Basorako ordezkari Ali Abdul Hakim al-Safik eskutitza zuzendu dio Bushi: [...].  Berria - Mundua   2004-01-18

Nori zuzentzen zaio protesta euria egiten duenean?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Kataulfok Karlosi honen erreinaldiaren hasieran zuzendu zion gutunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Trenean Bruselako Parlamentuari zuzenduriko postal bana idatzi arazi digute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 99. orr.

OIP taldeak, galdeketa bat zuzendu du hainbat presuneri: presoeri, ahaide eta laguneri, baita ere presondegietako langile guzieri (zaintzaile, sozial arloko) eta kanpotik etorri parte hartzaileri.  Herria   2001-06-28

Hitzaldian zehar, kritika gogorrak zuzendu zizkion Elorrietak EITB hedabide publikoari: «Gaurko manifestazioan ez daude; Jaurlaritzaren jaialditxo guztietan bai, ordea».  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Espainiako eta Frantziako gobernuei zuzendu zien kritika, haiek, ETA aitzakiatzat hartuta, herritarren hitza onartu nahi ez dutela esanez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Gutuna fededun guztiei zuzendua dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Aitari bidali zion gutuneko hitzek ere, Corneilleren lerro bat hain zuzen, bere aita ez zen norbaiti zuzenduak dirudite.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Alemanez idatziak ziren, nire aitaren amak hain zuzen ere, aitari berari zuzenduak eta 1938an, barnetegi batean zegoen garaian bidaliak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Gizonezkoei zuzendua, jakina.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 311. orr.

Eskaintza nekazari eremuetan bizi diren herritarrei zuzendua dago.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Egilea teologo musulmanen artean profetei, eta bereziki Muhammad-i zuzenduriko jainkozko hitzaz sorturiko eztabaidaz ari da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Prestamen-otoitza egingo da otoitza zuzentzen zaion pertsonari dagokionez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 145. orr.

Niri zuzendutako gutunazal deigarri bat apartatu nuen ohiko kamera-iragarki eta bideo-zerrenden artetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Paulinori eta Jeronimori zuzendutako lehen gutunak 395-6an hasi zituen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 21. orr.

10 erakunde, enpresa, talde edo kideko baten jarduera kudeatu; egiteko bat bideratu.

Berrogei urte zituela Akademia eskola ospetsua hasi zen zuzentzen eta antolatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Izan ere, neuk antolatu, ordezkatu, zuzendu, gauzatzen ditut negozioak... dena neuk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 73. orr.

Kooperatiba hau neuk sortu nuen eta neuk zuzendu dut beti, kontuak zuzen egon dira beti eta azken zenbakiraino zuzen egotea nahi dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

AEBetako Energia Departamenduak zuzentzen duen Kaliforniako Lawrence Livermore Laborategi Nazionaleko kidea da Craig Smith.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Izan ere, hauxe baitzen egia: negozioak nola zuzendu behar diren fitsik ere ez zuela ikasi Harryk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Gidatzen zituzten eramaileak eta zuzentzen gainerako langileak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,13

Besteren lana zuzentzeko barruko bulegoa erabiliko zuela erabaki zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

Cornelleko Unibertsitateko ikertzaile John Loseyk zuzendu du lana.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Esku artean zituen gainerako beste zereginez gain, Zorrozabaleneko garbiketa- eta eraberritze-lanak zuzendu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.

Berak zuzentzen du erarik egokienean gure erreinua, gure arbasoena ere zuzendu zuen bezala.  Elizen arteko biblia   EstGr 205,16

Moncadako erasoa zuzendu zuen egun Kubako presidente den Fidel Castrok.  Berria - Mundua   2004-07-27

Lula boterera eraman zuen kanpaina zuzendu zuen.  Berria - Mundua   2006-03-30

Mathieu Jaboulay izeneko kirurgialariak zuzendu zuen ebakuntza hura.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Iaz 70 hildako eragin zituen operazio militarra zuzendu zuen Winek.  Berria - Mundua   2004-12-07

Etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,23

Ez nintzela itzuliko etxeko kontuak zuzendu aitzin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

Koldo Bigurik euskaratu ditu testuak, eta Emilio Palaciosek zuzendu du edizio kritiko hau.  Berria - Kultura   2004-04-07

Berak zuzendurik, guduketak arrakasta izan zuen, eta hogei mila lagun baino gehiago hil zuen bi dorreetan.  Elizen arteko biblia   2 M 10,23

Orain zera bakarrik interesatzen zaigu: gizon horrek, Weberrek alegia, zuzendu dituela bilaketa... bitxi horiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Brasilgo talde indartsuenak ere zuzendu ditut.  Berria - Kirola   2004-02-04

Erresistentziaren fronte intelektualean sartu zen [...] Albert Camusek zuzentzen zuen Combat aldizkarian eta idazleen batzorde nazionalean parte hartuz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Papeles de Son Armadans aldizkaria sortu eta zuzendu zuen Celak.  Berria - Kultura   2004-05-16

Eduardo Voltasek zuzendu du egitasmoa, eta Josep Maria Sole izan da zuzendari zientifikoa.  Berria - Kultura   2004-03-17

Narrazio-aldizkaria, Pitigrillik zuzendua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

1989 eta 1992an, Vienako Orkestra Filarmoniakoa zuzendu zuen Urte Berriko kontzertuan.  Berria - Kultura   2004-07-20

Donostiako Orfeoiak, garai hartan Peña y Goñi handiak zuzendurik, pozaren pozez hartu zuen Usandizaga.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

11 (antzezlanez eta kidekoez mintzatuz)

Aristides Vargasek idatzi eta zuzendu du antzezlana. I tre volti del terrore Stivalettik zuzendu duen bigarren filma da.  Berria - Kultura   2004-11-03

Gabonetan zinema aretoetan agertuko da Anthony Minghellak (Gaixo ingelesa) zuzenduriko Ripley trebea, Matt Damon eta Guilni Patrol oskarduna protagonista.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 49. orr.

Orain dela gutxi estreinatu dira Ana Díez-ek zuzendutako Galíndez dokumentala eta [...] Gerardo Herrerok egindako film luzea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 113. orr.

Filma bila ezazu, ahal dela Elia Kazan-ek zuzendutakoa: Marlon Brando eta Vivien Leigh.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.

Bera da El correo del Presidente delakoaren zuzendaria; berak zuzendu eta aurkezten du igande goizetan irratiko Aló Presidente programa Chavezen ondoan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 59. orr.

Euskal Telebistan beste sei joan zitzaizkidan, Hitzetik Hortzera bertso programa zuzendu eta aurkezten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

• 12 da ad norabait edo norbaitengana jo.

Kafetegiko mahaia utzi eta komunera zuzendu zen emakumea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Orduan, etsi-etsian zuzendu zen ertzerantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Lasterka eta erregeari oihuka zebilen jendearen zarata-hotsa entzutean, Atalia Jaunaren etxera zuzendu zen, jendearengana.  Elizen arteko biblia   2 Kro 23,12

Redin zuzendu zitzaigun azeitunen platertxoarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Zein bidetatik zuzendu diren euren jakitearen batasunerantz eta koherentziarantz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Semeari adeitasunez zuzendurik, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

Ondoren, bihotz-berotasun handiz anai Maseorengana zuzendurik, esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.

Hauek dira Moisesek Israel herri osoari zuzenduriko hitzaldiak.  Elizen arteko biblia   Dt 1,1

13 (zerbait esateko)

Maistra nire alboan eseritako mutilarengana zuzendu zen: "Eta zuk? Zer izen duzu zuk?".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

-Zure alabak badaki irakurtzen, ezta? -zuzendu zitzaion zutik eta giharrik mugitu barik jarraitzen zuen besteari-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 86. orr.

Gero umeei zuzendu zaie, serio serio, besoak gurutzatuta.     «Bizia lo», 2003 - 84. orr.

"Ez nian Cesarrena esan ez deprimitzearren", zuzendu zait Joseba euskaraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

-Lasai zaitez -zuzendu zitzaion emaztea, eztiki-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

Ni Lotte deituz zuzendu nintzaion.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.

Udalbiltza ere zuzendu da diasporarengana, Aberri Egunean ekimen bateratuak egin ditzala eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

"Uzkudun omen zetorrek herriko festetara", esan zuen gizonak zortzi ogiak besarkatu eta Lubisengana zuzenduz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Hi ez -niri zuzenduz esan zuen-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.

Hemendik aurrera, zuri zuzentzen natzaizun guztietan Nathan deituko dizut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

14 (era burutua izenondo gisa)

Jarraian Dekalogoaren edizio zuzendua dago, meridiano honetarako kalkulatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.

Harri eta zur entzuten ari zen Ruche jauna Jonathanen araberako Biblia zuzendu hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akatsak zuzendu (10); asko zuzendu (6); aurka zuzendu (5); batasunarengana zuzendu (4); batasunari zuzendu (6); batera zuzendu (7); bati zuzendu (4); begiak zuzendu (4); begirada bat zuzendu (4); begirada zuzendu (5); behera zuzendu (4); berak zuzendu zuen (4); berehala zuzendu (9); berriro zuzendu (5); bizkarra zuzendu (4); burua zuzendu (5)

egindako hutsak zuzendu (5); egindakoak zuzendu (4); egoera zuzendu (6); film zuzendu (4); filma zuzendu (6); gauzak zuzendu (5); gazteei zuzendu (6); gehiagotan zuzendu (4); gelara zuzendu (4); gorputza zuzendu (5); hara zuzendu (4); harantz zuzendu (4); harengana zuzendu (5); hitzak zuzendu (5); honela zuzendu (4); hutsa zuzendu (4); hutsak zuzendu (13)

idatzi eta zuzendu (9); ikerketa zuzendu (9); ikerketa zuzendu duen (6); lanak zuzendu (6); lehendakariari zuzendu (5); mezua zuzendu (10); mezua zuzendu zion (4); niregana zuzendu (6); niri zuzendu (8); nola zuzendu (9); nora zuzendu (7); norabidea zuzendu (6); nori zuzendu (4)

okerra zuzendu (12); okerrak zuzendu (4); sortu eta zuzendu (7); taldea zuzendu (4)

zer zuzendu behar (4)

zuzendu ahal (16); zuzendu ahal izango (4); zuzendu ahal izateko (7); zuzendu barik (4); zuzendu behar (78); zuzendu behar dugu (5); zuzendu behar izan (11); zuzendu beharko (28); zuzendu beharko ditu (6); zuzendu beharra (13); zuzendu beharra dago (4); zuzendu beharrean (6); zuzendu beharreko (15); zuzendu beharrekoak (4); zuzendu da (20); zuzendu dio (11); zuzendu dira (5); zuzendu du (93); zuzendu du ikerketa (6); zuzendu du lana (4)

zuzendu ezean (5); zuzendu gabe (13); zuzendu gabeko (4)

zuzendu izan (6); zuzendu nahi (43); zuzendu nahi izan (13); zuzendu nahian (5); zuzendu nintzaion (5); zuzendu nintzen (8); zuzendu nion (11); zuzendu nituen (10); zuzendu nizkion (4); zuzendu nuen (14)

zuzendu ohi (4); zuzendu ondoren (12)

zuzendu zen (72); zuzendu zion (67); zuzendu zion jonathanek (5); zuzendu zion mezua (5); zuzendu ziren (14); zuzendu zitzaion (101); zuzendu zuen (212); zuzendu zuen begirada (6)

berari zuzendua (4); zuzendua da (20); zuzendua dago (7); zuzendua izan (10); zuzendua izango (5); zuzendua zegoen (5); zuzendua zen (4)

zuzenduak dira (4)

berak zuzenduko (9); berak zuzenduko du (4); dena zuzenduko (4); euro zuzenduko (5); zuzenduko da (4); zuzenduko dira (7); zuzenduko du (121); zuzenduko du gaur (4); zuzenduko dute (10)

gazteei zuzenduriko (6); umeei zuzenduriko (10); zuzenduriko taldeak (5)

dago zuzenduta (7); ikasleei zuzenduta (4); zuzenduta dago (29); zuzenduta dagoen (4); zuzenduta daude (11); zuzenduta zegoen (8)

aebek zuzendutako (4); berak zuzendutako (5); bereziki zuzendutako (4); carrerek zuzendutako (5); gazteei zuzendutako (10); haurrei zuzendutako (5); langileei zuzendutako (4); nekazariei zuzendutako (4); orori zuzendutako (4); pasqualek zuzendutako (4); reyes carrerek zuzendutako (5)

zuzendutako diru (6); zuzendutako film (5); zuzendutako filmak (4); zuzendutako kanpaina (4); zuzendutako programa (4); zuzendutako taldea (11); zuzendutako taldeak (18)

niregana zuzenduz (4); niri zuzenduz (4)

handi bat zuzentzea (5)

akatsak zuzentzeko (12); bidea zuzentzeko (4); egoera zuzentzeko (4); gauzak zuzentzeko (4); hutsa zuzentzeko (5); hutsak zuzentzeko (7); kluba zuzentzeko (4); okerra zuzentzeko (10); okerrak zuzentzeko (14); politika zuzentzeko (5); taldea zuzentzeko (8); taldea zuzentzeko ardura (5)

zuzentzeko ardura (17); zuzentzeko asmoz (6); zuzentzeko aukera (15); zuzentzeko behar (4); zuzentzeko beste (4); zuzentzeko duen (6); zuzentzeko ere (7); zuzentzeko eskatu (23); zuzentzeko eskatu zion (6); zuzentzeko eskatu zuen (5); zuzentzeko gai (6); zuzentzeko neurriak (6); zuzentzeko prest (5)

akatsak zuzentzen (6); azkarragak zuzentzen duen (7); azterketak zuzentzen (5); batera zuzentzen (6); berak zuzentzen (27); berak zuzentzen duen (17); berehala zuzentzen (5); bidorretak zuzentzen duen (6)

ekisoainek zuzentzen duen (6); hutsak zuzentzen (6)

ivanovicek zuzentzen dituen (5); lanak zuzentzen (4); madrazok zuzentzen duen (6); mendilibarrek zuzentzen dituen (5); netanyahuk zuzentzen duen (4); nik zuzentzen dudan (4); nola zuzentzen (6); norabidea zuzentzen (4); nori zuzentzen (4)

ohiak zuzentzen duen (6); pegenautek zuzentzen duen (4); taldea zuzentzen (8); txakartegik zuzentzen duen (4); txus bidorretak zuzentzen (8); valverdek zuzentzen duen (10)

zuzentzen ahalegindu (4); zuzentzen ari (30); zuzentzen aritu (4); zuzentzen da (10); zuzentzen dira (9); zuzentzen ditu (9); zuzentzen dituen (45); zuzentzen dituen jokalariak (6); zuzentzen dituen jokalariek (20); zuzentzen du (56); zuzentzen du taldea (5); zuzentzen dudan (4); zuzentzen duen (285); zuzentzen duen aliantza (4); zuzentzen duen erakundeak (8); zuzentzen duen sailak (6); zuzentzen duen taldea (30); zuzentzen duen taldeak (63); zuzentzen duen taldean (4); zuzentzen duen taldearen (9); zuzentzen duen taldeari (7); zuzentzen dute (14); zuzentzen hasi (10); zuzentzen hasteko (4)

zuzentzen lagundu (5)

zuzentzen saiatu (4); zuzentzen zen (5); zuzentzen ziren (4); zuzentzen zuen (66); zuzentzen zuen taldea (5); zuzentzen zuen taldeak (5); zuzentzen zuten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus