Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gidatu (ETCn 24.627 agerraldi), gida(tu), gidatzen 1 du ad bidea erakutsiz lagun egin; bidea aurkitzen lagundu. ik bideratu. (norbaitek beste norbait)

Aingerua bidaliko dizut gida zaitzan.  Elizen arteko biblia   Ir 33,2

Amyk gidatzen zuen, besalagun harturik, alde guztietara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Bere logelaraino gidatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Josuk ezagutzen zuen hiria, antza, artez gidatu baitzuen taxilaria [...] etxetxo berdexkaraino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.

Ezin hobeki jakitea nork gidatzen gaituen egiarantz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

Ni atzetik oinez astoa gidatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 299. orr.

Ardiak hain ongi gidatzen dituen Jaungoikoak gizakia ere gidatuko du.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 58. orr.

Goizetan ardiak landara gidatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

Eta atzera berriz beste galdera bat nik, ea, bere ustez, sugeak (oro har) jainkoek gidatzen ote dituzten, ala deabruek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 272. orr.

Espero du, ordea, batzuk eta besteak, adeitasunez, asmatzen saiatzea, eta, zorte apur batekin, haiek erantzunerantz gidatu ahal izatea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.

2 (norbaitek ibilgailu bat)

Ibilgailua tabako-sailetan barrena gidatuz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

1996an bazihoan andre bat Kabuleko kaleetan barna autoa gidatzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Emakume batek gidatutako auto beltz bat azaldu eta Durrutik lurrera bota behar izan zuen bere burua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Lemazainak aise gidatzen zuen ontzia Volgan gora edo behera zebiltzan txalupa, gabarra eta txanel ugarien artetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Hegazkina gidatzen dakien kirurgialari tourettedun bakarra naiz mundu osoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Eskuz gidatu behar izan dute 'Soiuz', hurbilketa arriskutsuan.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Lau zaldi beltzek gidaturiko zalgurdi bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

· Ez gidatu edaten baduzu. -Zuk... zuk ez dakizu gidatzen?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Errepideetan arreta handiz gidatzeko eskatu dute agintariek -Tira, Ximu, gorde kemenak hire zorioneko kamioneta aurkitzen dugunerako, eta gida ezak gisan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Txandaka gidatzen badugu, goizaldean Fezen izango gara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Bolantearen aitzinean, bertze ordu erdiz gidatzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

-Mesedez -erregutu nion-, astiroago gida ezazu!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

Hastapenean autoz zihoan, baina gidatzeko baimena kendu zioten. ik gidabaimen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Gidatzeko baimena eskuratu eta autoarekin atera zen egunean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Gidatzeko baimenaren jabe izaitea eta autoa ukaitea.  Herria   2001-01-11

Amak esana zion Angeli erosteko moto txiki hura, gidatzeko karnetik behar ez zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Gidatzeko karneta kenduko da urte batetik sei urtera bitartean, lehen bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

3 (norbaitek zerbait)

Arratsalde apalean Eiherateko Zokora gidatu zituen urratsak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Artean tente zirauen nire buztana hankarte abegikorrera gidatu zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Gizonak hiru trek gehiago gidatu behar ditu, abuztuan, mendebaldeagoko Pirinioetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Bi errejentek dute pastorala gidatzen.  Herria   2003-07-24

Klotario I.aren lau semeetarik, Gontranek erakutsi zuen axolagabezia gehien armada gidatzeaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.

Ondoren, Miguel Sanzek gidatutako UPNk hartu zuen boterea, gaur arte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Berak [Atatürk-ek] gidatu baitzuen greko, kurdu eta armeniarren aurkako borroka.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Gure erresistentzia gidatuko zuen komandantea.  Berria - Mundua   2004-07-29

Béla Kun-ek gidatutako gobernu iraultzaileak 133 egun iraun zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Mathalasek Zuberoan gidatu zuen errebolta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Argi dago niretzat [...] nire nahimenari agintzen diodala; eta nire oroimena gidatzen dudala.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 22. orr.

4 (zerbaitek norbait)

Tierra de Graciako golkoan barrena gindoazen, [...] Orinocoren ahoraino gidatu behar gintuen bertze txalupa baten gibeletik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Odol hotzaren eta haragi ustelduraren kiratsak gidatu zuen hortik aurrera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Haren ondasun preziaturaino gidatu ninduen sumak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Zirkunstantziek gidatzen gaituzte errealitatearen alde baterantz edo besterantz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Ospeak gaitu gehienik gidatzen eta laidoa dugu nekez jasaten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 473. orr.

Homogeneotasunaren printzipioak gidatzen nau ikuspuntu goren honetara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.

Anaia hori, horrelako zaldizkoaren mende dagoela, haren aginduen ahokoak gidatua dabil, obedientziaren galga arbuiatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

5 (zerbaitek beste zerbait)

Bizikleta gidatzen saiatzen ziren besaurreen artean egonezin bizian higitzen zitzaidan neska puska.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

BBVA (+%3,83) eta SCH bankuek (+%1,08) gidatu zuten igoera.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Ez zen plazeraren printzipioa ikuskizun hura gidatzen zuena, baizik eta barrabilak, perfekzio irrikan zegoen haziz gainez egiteraino betetako zorroak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.

Idazle baten biografiaren eta obraren arteko loturaz jarduterakoan, ispiluan islatzearen metaforak gidatzen du, aldez edo moldez, eztabaida.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.

Epaia gogoarena da, adimena gidatzen duen gogoarena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 22. orr.

Konkurrentziaren printzipioak osorik gidatzen duen logikan oinarrituriko gizarte-sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Ipar-Hego kapitalen fluxuak gidatzen dituzten parametroak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Munduko xapeldun bilakatu da Nicolas Majerus baionesa, frantses selekzioarekin, 4 arraunlaritako untzi gidatuan. Zeruan baloi gidatu bat ikusi zuelarik, lasterka hurbildu zen kristalezko leihate handira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Bisita gidatua Armentiako atarian amaituko da.  Berria - Kultura   2004-06-19

Zientziaren Museora ikustaldi gidatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Ezjakintasun gidatuaren iritzira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Truke-tasa mistoak edo gidatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Gidatua, gidari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

7 (erroa izen elkartetaren lehen osagai gisa) cf gida 4.

Adimenaren adigai huts guztien aurkikuntzaren gida-hariaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 59. orr.

Historiaren gida-hariaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Aldamio koxkor bat eraiki zen, txirrika bat atondu, gida-sokak paratu. Historiaren gida-lerroa mundu honetan zehar igarotzen diren giza arimentzat gero eta aukera espiritual gehiago eskaintzea dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera gidatu (3); aldetik gidatu (3); autoa gidatu (7); barrena gidatu (3); bat gidatu (3); batek gidatu (7); batera gidatu (6); bateraino gidatu (3); batetik gidatu (3); beraiek gidatu (3); berak gidatu (11); berak gidatu zuen (6); bezala gidatu (5); bisita gidatu (4); ederki gidatu (4); ederki gidatu zuen (3); eta gidatu (13)

gidatu ahal (6); gidatu baitzuen (5); gidatu behar (33); gidatu behar ditu (3); gidatu behar du (4); gidatu behar duela (4); gidatu behar izan (3); gidatu beharko (6); gidatu beharra (3); gidatu beharrean (3); gidatu ditu (8); gidatu du (14); gidatu duen (6); gidatu duena (3); gidatu dute (4); gidatu duten (3); gidatu egin (6); gidatu egiten (3); gidatu eta (22); gidatu gaitu (3); gidatu gaituzte (3); gidatu gintuen (6); gidatu izan (6); gidatu nahi (6); gidatu nau (5); gidatu ninduen (12); gidatu nuen (12); gidatu ohi (3); gidatu ondoren (3); gidatu zintuen (3); gidatu zituen (24); gidatu zituzten (4); gidatu zuela (3); gidatu zuen (88); gidatu zuen bere (6); gidatu zuen eta (5); gidatu zuen taldea (5); gidatu zuten (15)

aginduen ahokoak gidatua (3); ahokoak gidatua dabil (3); batek gidatua (5); bisita gidatua (11); bisita gidatuak (30); bisita gidatuak antolatu (4); bisita gidatuak eta (3); bisita gidatuak izango (3); bisita gidatuetan (3); eta bisita gidatuak (6); gidatuak antolatu (4); gidatuak eta (6); gidatuak izango (3); horrek gidatu (4); ongi gidatu (3); prozesua gidatu (3); taldeak gidatu (3); zehar gidatu (5)

batera gidatuko (3); berak gidatuko (11); berak gidatuko du (3); bidean gidatuko (5); bidean gidatuko gaituen (3); egiguzu bidean gidatuko (3); gidatuko ditu (6); gidatuko du (30); gidatuko duen (12); gidatuko dute (6); gidatuko duzu (3); gidatuko gaitu (3); gidatuko gaituen (3); gidatuko nau (7); gidatuko zaitu (4); gidatuko zaitut (5); gidatuko zaituzte (6); gidatuko zaituztet (3); gidatuko zituen (3); gidatuko zuen (6); jainkoak berak gidatuko (3); neuk gidatuko (5); nork gidatuko (6); nork gidatuko nau (3)

aebek gidatutako (16); aebek gidatutako koalizioak (3); aebek gidatutako koalizioaren (3); batek gidaturik (5); batek gidatuta (3); batek gidatutako (10); batek gidatutako auto (3); berak gidaturik (3); ek gidaturik (3); eta aebek gidatutako (3); gidaturik eta (5); gidatutako auto (4); gidatutako koalizioak (4); gidatutako koalizioaren (3); gidatuz eta (3); gidatuz gero (3); ikusezin batek gidaturik (3); k gidaturik (3); k gidatutako (3); senak gidatuta (4); suizida batek gidatutako (6)

arretaz gidatzeko (3); autoa gidatzeko (7); autoaren gidatzeko (4); bat gidatzea (3); bat gidatzeko (6); bidean gidatzeko (3); dute gidatzeko (3); esperientzia gidatzeko (3); esperientzia gidatzeko baimena (3); eta gidatzeko (5); gidatzeko ardura (11); gidatzeko aukera (3); gidatzeko baimena (27); gidatzeko baimena eskaintzen (4); gidatzeko baimena kendu (4); gidatzeko baimenik (4); gidatzeko bere (3); gidatzeko erantzukizuna (4); gidatzeko eskatu (4); gidatzeko eta (11); gidatzeko gai (3); gidatzeko karneta (3); gidatzeko moduan (6); gidatzeko orduan (4); motoak gidatzeko (3); prozesua gidatzea (5); taldea gidatzeko (6)

aebek gidatzen (4); aebek gidatzen duten (3); arabera gidatzen (3); arrazoiak gidatzen (11); arrazoiak gidatzen duen (7); auto bat gidatzen (3); autoa gidatzen (22); autoa gidatzen zuen (4); azkar gidatzen (3); bat gidatzen (16); bat gidatzen zuen (4); batek gidatzen (20); batek gidatzen du (4); batek gidatzen zuen (7); batera gidatzen (3); beldurrak gidatzen (5); bera gidatzen (3); berak gidatzen (17); berak gidatzen duen (9); berak gidatzen zuen (3); bezala gidatzen (5); bidez gidatzen (3); ere gidatzen (6); espirituak gidatzen (6); eta berak gidatzen (4); eta gidatzen (14); gabe gidatzen (3); gazteak gidatzen (6); gazteak gidatzen zuen (5)

gidatzen ahal (3); gidatzen ari (44); gidatzen ari da (6); gidatzen ari den (5); gidatzen ari zela (7); gidatzen ari zen (17); gidatzen badu (3); gidatzen baitu (4); gidatzen da (4); gidatzen den (3); gidatzen ditu (12); gidatzen dituen (14); gidatzen dituena (3); gidatzen dituzte (4); gidatzen dituzten (11); gidatzen du (44); gidatzen du bere (3); gidatzen duela (6); gidatzen duen (82); gidatzen duen gizakia (5); gidatzen duen taldeak (3); gidatzen duena (8); gidatzen duena eta (3); gidatzen dugu (3); gidatzen dute (7); gidatzen duten (21); gidatzen duzu (4); gidatzen ere (3); gidatzen eta (14); gidatzen ez (3); gidatzen gaitu (7); gidatzen gaituen (4); gidatzen jarraitu (3); gidatzen nau (4); gidatzen nituen (3); gidatzen nuen (4); gidatzen omen (4); gidatzen saiatzen (3); gidatzen zihoala (3); gidatzen zihoan (10); gidatzen zituen (8); gidatzen zituzten (9); gidatzen zuela (7); gidatzen zuen (95); gidatzen zuen autoa (12); gidatzen zuen autoak (12); gidatzen zuen bere (3); gidatzen zuen bitartean (3); gidatzen zuen traktorea (3); gidatzen zuten (10)

gorri bat gidatzen (3); herria gidatzen (3); horiek gidatzen (3); horrek gidatzen (6); k gidatzen (3); kamioia gidatzen (4); nik gidatzen (4); ondo gidatzen (6); ongi gidatzen (7); taldea gidatzen (4); zen gidatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus