Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astiro, ezinago astiro jaitsi zen zurubian behera, bere bota bustien arrastoak utziz maila higatuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Burugabekeria da gaztelura joatea halako eguraldiarekin, babesik gabeko dorreetara igotzea, are, eror liteke ere eskudelik gabeko zurubi haietan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.
Eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera. Elizen arteko biblia Has 28,12
Jakoben zurubian gora eta behera zebiltzan zeruko izakiak bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.
Kontaezinak dira, infinituak ia, idazleak oroimenaren zurubiko mailetan aurkitzen dituen bidelagun ospetsuak eta bidelagun apalak ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.
Eskuineko oina zurubiaren oinean ezarri zuen eta ezkerra beherago, uretan sarturik, eta deiadar eztia egin zuen, kantuan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 388. orr.
Eta harek beti zerbait entzuten, zurubi bat etxeari kontra emaiten balute bezala, eta gero urrats batzu zurubiaren mailetan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.
Zenbaitetan, murruetan zurubiak bermatu ere bermatu zituzten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.
Mem Ramiresen sorbalda gainean igo zela zurubia mairuen almenetan eransteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.
Zuzenean igo zen bere gelara, zurubian gora ostatuko morroiak besotik leunki eusten ziola. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Azkenean iritsi ginen zurubiaren oinera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.
25 metroko goratasunera heltzen ahal da zurubi moderno eta automatiko hori. Herria 2003-01-09
Zurubi kiribil luze batetik behera abiatu nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.
Inor topatu gabe igo nintzen zurezko zurubi ilun eta kiribiletik gora gorengo ganbara esturaino. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.
Etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita, iristezin, hango kobre distiratsuarekin, kaobarekin, tapizekin eta burdinurtuzko zurubi usaintsuekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.
Soa lurrari iltzatua, edo, zehazkiago, hegazkineko zurubiari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.
"Zerurako zurubia" esaten dio Templek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Olentzero pasatu da Kanboko suhiltzaileen kasernan eta zurubi kamioi berri bat ekarri. Herria 2003-01-09
Sudurrak zurubi-itxura zuen eta ezpainak karratuak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.
Esan egin behar izan ziguten aska genezakeela gerrikoa, zabaldu zuten atea, baina ez zen hara noski inongo gurpil-zurubirik inguratu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Azkenean, soka-zurubia! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Gizon bat agertu zen Ánimas-eko brankan eskegita geneukan borda-zurubiko erpinean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
Antzeman nien, noski, nola begiratzen zioten neskari [...] burdin zurubia mailaz maila igotzen ari zen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Diruak irudiz kudeatzen ditu gure hara-honaratak eta jendearen balioa diru irabazte-zurubiaren arabera haztatzen da. Berria - Kultura 2004-05-26
borda zurubian (3); zurubian behera (13); zurubian behera jaitsi (3); zurubian gora (14)