Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskailera (ETCn 13.483 agerraldi; orobat eskailer g.er., eskilara g.er. eta eskillara g.er.) 1 iz pl igotzeko edo jaisteko erabiltzen diren mailez osaturiko egitura.

Suhiltzaileek eskailerak berriki ezarriak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Eskailerak lasterka igo eta sarrerako atari ilunera iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.

Eskailerak binaka igo nituen, eta arnasestuka iritsi nintzen maistraren etxebizitzako atera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Erne eta beharriak tente mugimendua segitzen dut leihatila aldetik lehenik, ibiltokiko hesia zabaltzen, presoa ateratzen, eskailerak igaiten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Eskailerak igo eta jaisten, aurpegi anonimoak, berak sekula ezagutuko ez zituenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Herri zaharreko portaleko eskailerak igotzen dituzte, hiriko bi kale nagusiak korritu, eta erromantikoak iruditzen zaizkien lekuen eta apretagile taldeen argazkiak egiten dituzte, eta haiek burlaizez uzten diete argazkiak ateratzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Arnasa nola hartzen zuen aditu ahal izan zuen Mikelek, eskailerak igotzeko ahaleginak areagotuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 121. orr.

Eskailerak lasterka igo zituen, balentria gimnastiko honek zenbait minutuz arnasestuka eduki zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Korrika igotzen zenituen eskailerak beti binaka, zure gazte-estilo arin berdingabe horretan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Gero, emeki, eskailerak jaitsiko ditu, eta kalera irtengo da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.

Eskailerak jaitsi nituen, banaka edo binaka, bebarruraino.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 98. orr.

Bere bulegotik ziztuan irten, saltoka eskailerak jaitsi eta Maiden Lane-ra atera zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Hasieran ez zion antzik eman eskailerak jauzika jaisten ari zen gazteari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Gure ama poz-pozik zebilen berriz beheko oinean bizitzeagatik, horrela kaletik hurbilago sentitzen zelako eta eskailerak gora eta behera ibili gabe sartzen eta atera zitekeelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.

Hartu zuen kapela buruan eta aitaren ondotik eskaileretan behera jaitsi zen, kontu handiz, Peter ondotik zuela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.

Ama ere igo zen eta jaikitzeko esan zidan, bestela eskaileretan behera botako ninduela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Ganbararako eskaileratik gora igo da, nik jarraitu egin diot, eta egurra mozten egon den ordu laurdenean ez dugu hitz bat bera ere esan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.

Sethek eskaileretan goraino eraman zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 42. orr.

Bost minutu baino lehen itzuli zen, eskailerak hanka-puntetan igo eta gure etxean sartu zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Gu ere errukitu gaitezke egunaren bukaeran Empire State-eko eskailerak garbitu beharko dituenaz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bat-batean jiratu eta lasterka igo zen eskailera lohietan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Arretaz, presaka ez baina denborarik galdu gabe, igo ditu eskailera argitsuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Arkupeko eskailerak astiro igo zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 68. orr.

Eztainuzko eskailera distiratsu zabaletan gora igotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Eskailera izoztuetan gora egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Ellen eskailera zuri zartatuetan gora zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Eskailera artez bat jaisten da iluntasunerantz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Pilareen ertz finen artean, kolore horiko barra mehe haiek argizko eskailerak osatzen zituzten, lehenengo teilatuen lerro iluneraino iristen ziren, goiko teilatuen pilaketaraino igotzen, eta haien zabaleran itzelezko egitura gardenek euskarri hartu eta areto ikaragarriak eratzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta zer daukat zain hamalau eskailera mailak jaitsi ondoren?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 289. orr.

Antzigarrak eskailera-mailetan eta espaloietan dirdaitzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Jendetza urritu egin zen eta oztoporik gabe igo ahal izan zuten hurrengo eskailera-tartea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Larrialdietarako irteera bat zagok, su-eskaileratik kalera ematen duena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Limoi-koloreko goiztiriak kale hutsak blaitu zituen, erlaitzetatik, sute-eskaileren eskudeletatik eta zakarrontzien ertzetatik tantak isuriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

5 (singularrean)

Ezkerreko eskailera, hirugarren solairua, ama berrien atala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Harryren ohe ondotik igaro eta zurezko eskailera estu batean gora joan zen Stan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Ziegetara zihoan harrizko eskailera estu batean behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Galdera horren erantzun gisa, bat-batean ireki zen tranpola, eta zilar-itxurako eskailera bat jaitsi zen Harryren oinetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Goiko eskailera-mailan, Alice une batez kulunkan geratu zen, noiz hanka batean, noiz bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Atzealdean, eskailera-furgoia eta suhiltzaileburuaren zaldi azkarrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Kapela hartu zuen, atetik arineketan irten eta harri zurizko sei eskailera-maila jaitsi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.

Hormaren atzean eskailera biribil bat zegoen, pixkanaka gorantz zihoana, eskailera mekaniko bat bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Bere hankaz eztiki bultza egin zion Crookshanksi eskailera kiribilean behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

6 eskailera buru (ETCn 13.483 agerraldi; orobat eskaileraburu g.er.) eskailburua.

Goian bada tranpaltxo bat, normalean eskailera-buru deituko dioguna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Atari ojibala erdian, Iturriozko latsaren gainetik eraikitako harrizko mailadi hirukun baten eskailera-buruan; eta bi leiho hertsi luzexka goian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

Eraikinean ez zen ezer entzuten, baina eskailera buruko argia piztuta zegoen, armairuaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

Fred eta George eskailera-buruko ilunpean zeuden kuzkurtuta, barrez lehertu beharrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.

Eskailera burura ematen zuen ateak sarraila emanda zeukan, eta ate birakaria itxita zegoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Gwilymen atearen parean geratu nintzen, eskailera-buru haizetsuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Eskailera-buru ilunera iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Azken mailak igo eta eskailera-buru txiki batera irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eskailera (4); bat eskailera (4); bere eskailera (3); beste eskailera (7); beste eskailera batzuk (4); bi eskailera (7); bi eskailera maila (4); edo eskailera (8); egurrezko eskailera (6); eskailera aldera (3); eskailera barrenean (10); eskailera barrenera (3); eskailera bat (30); eskailera batean (5); eskailera baten (6); eskailera batera (4); eskailera batetik (8); eskailera batzuen (3); eskailera batzuetan (6); eskailera batzuk (14); eskailera batzuk igo (4); eskailera biribil (3); eskailera buru (8); eskailera buruan (28); eskailera buruko (5); eskailera buruko argia (3); eskailera burura (9); eskailera burura iritsi (3); eskailera burutik (4); eskailera eredu (3); eskailera estu (10); eskailera estu batzuk (3); eskailera estuetan (4); eskailera eta (9); eskailera furgoi (4); eskailera furgoi bat (4); eskailera garbitzen (4); eskailera gehiago (3); eskailera haiek (3); eskailera hau (3); eskailera hauek (3); eskailera hertsi (3); eskailera hori (3); eskailera horiek (4); eskailera hura (3); eskailera igo (8); eskailera igotzen (6); eskailera ilun (4); eskailera ilunetan (3); eskailera jaisten (3); eskailera jaitsi (4); eskailera kiribil (11); eskailera kiribil estu (3); eskailera kiribilean (11); eskailera kiribilean behera (9); eskailera luze (5); eskailera luzeak (3); eskailera maila (36); eskailera maila bat (3); eskailera maila batean (3); eskailera maila batzuk (4); eskailera maila igo (3); eskailera maila jaitsi (3); eskailera mailak (25); eskailera mailak binaka (3); eskailera mailan (7); eskailera mailatik (3); eskailera mailen (4); eskailera mailetan (15); eskailera mehar (5); eskailera mekanikoetan (6); eskailera mekanikoetan gora (3); eskailera oinean (3); eskailera ondoan (3); eskailera ondora (3); eskailera sistema (3); eskailera tarteak (3); eskailera zabal (7); eskailera zahar (3); eskailera zaharren (3); eskailera zulotik (5); eskailera zuri (6); eskailera zurien (3); eskailera zurietan (3); esku eskailera (3); eskuko eskailera (3); eta eskailera (47); eta eskailera buruan (3); eta eskailera mailak (3); eta gero eskailera (5); etxeko eskailera (3); gero eskailera (6); gero eskailera kiribilean (3); harrizko eskailera (10); hiru eskailera (6); hoteleko eskailera (3); igotzeko eskailera (4); jaisteko eskailera (3); joateko eskailera (4); lau eskailera (5); mailako eskailera (3); marmolezko eskailera (3); nuen eskailera (4); podiumeko eskailera (4); sartu eta eskailera (3); zegoen eskailera (3); zen eskailera (16); zeraman eskailera (3); ziren eskailera (4); zituen eskailera (3); zuen eskailera (11); zurezko eskailera (11); zuten eskailera (7)

atera eta eskailerak (3); ditu eskailerak (5); dituzu eskailerak (3); egurrezko eskailerak (4); eskailerak binaka (3); eskailerak eta (13); eskailerak garbitzen (7); eskailerak gora (6); eskailerak hirunaka (3); eskailerak igo (44); eskailerak igo eta (18); eskailerak igo zituen (4); eskailerak igo zituzten (3); eskailerak igotzea (4); eskailerak igotzean (3); eskailerak igotzeko (5); eskailerak igotzen (18); eskailerak igotzen ari (4); eskailerak igotzen eta (3); eskailerak jaistean (3); eskailerak jaisten (20); eskailerak jaisten ari (5); eskailerak jaisten hasi (4); eskailerak jaitsi (37); eskailerak jaitsi bitartean (3); eskailerak jaitsi eta (8); eskailerak jaitsi zituen (8); eskailerak lasterka (9); eskailerak lasterka igo (3); eskailerako esku (4); eskailerako maila (3); eskailerako mailetan (3); eskaileran behera (15); eskaileran behera jaitsi (3); eskaileran gora (30); eskaileran gora egin (3); eskailerapeko armairuan (3); eskaileraren azken (3); eskaileraren beheko (8); eskaileraren beheko mailatik (3); eskaileraren ondoan (5); eskaileratan gora (8); eskaileratik behera (5); eskaileratik gora (4); eskaileratik gora igo (3); eskaileratik jaitsi (4); eskailerek eta (3); eskaileren azpian (3); eskaileren behealdean (3); eta eskailerak (35); eta eskailerak igo (5); eta eskailerak jaisten (7); eta eskailerak jaitsi (5); eta eskailerako (3); eta eskaileran (7); eta eskaileran gora (4); eta eskailerara (3); eta eskaileren (7); etxeko eskailerak (7); hitz eskailerak (5); igo zituen eskailerak (5); jaitsi nituen eskailerak (7); jaitsi zituen eskailerak (7); jaitsi zituzten eskailerak (3); marmolezko eskailerak (4); marmolezko eskaileran (3); nituen eskailerak (8); sute eskaileratik (3); urteen eskaileran (4); zen eskaileran (5); zen eskaileran behera (3); ziren eskailerak (3); zituen eskailerak (16); zituzten eskailerak (3)

agertu zen eskaileretan (4); andreak eskaileretan (3); atariko eskaileretan (4); aurreko eskaileretan (4); bat eskaileretan (4); berriro eskaileretan (4); da eskaileretan (6); da eskaileretan gora (3); du eskaileretan (3); egin zuen eskaileretan (5); eskaileretako argia (3); eskaileretan aurkitu (3); eskaileretan barrena (3); eskaileretan beheiti (10); eskaileretan behera (235); eskaileretan behera abiatu (15); eskaileretan behera agertu (3); eskaileretan behera alde (3); eskaileretan behera dator (3); eskaileretan behera doa (3); eskaileretan behera eraman (4); eskaileretan behera erori (7); eskaileretan behera eta (5); eskaileretan behera jaitsi (13); eskaileretan behera jarraitu (4); eskaileretan behera joan (10); eskaileretan behera lasterka (6); eskaileretan behera nindoala (5); eskaileretan behera sentitu (3); eskaileretan behera zihoala (5); eskaileretan behera zihoan (3); eskaileretan edo (3); eskaileretan ere (4); eskaileretan eseri (4); eskaileretan eserita (6); eskaileretan goiti (11); eskaileretan gora (226); eskaileretan gora abiatu (10); eskaileretan gora egin (12); eskaileretan gora eraman (4); eskaileretan gora eta (11); eskaileretan gora hasi (3); eskaileretan gora igo (15); eskaileretan gora igotzen (3); eskaileretan gora jarraitu (3); eskaileretan gora joan (14); eskaileretan gora nindoala (3); eskaileretan gora zihoan (3); eskaileretan zegoen (5); eskaileretara joan (3); eskaileretatik behera (12); eskaileretatik behera jaisten (5); eskaileretatik erori (4); eskaileretatik erori eta (3); eskaileretatik gora (7); eskaileretatik igo (5); eta eskaileretako (5); eta eskaileretan (86); eta eskaileretan beheiti (4); eta eskaileretan behera (33); eta eskaileretan gora (34); eta eskaileretara (4); eta marmolezko eskaileretan (4); etxe aurreko eskaileretan (3); etxeko eskaileretan (7); geltokiko eskaileretan (5); geltokiko eskaileretan gora (3); gero eskaileretan (4); harrizko eskaileretan (3); jendea eskaileretan (3); lasterka eskaileretan (3); marmolezko eskaileretan (21); marmolezko eskaileretan gora (17); metalezko eskaileretan (3); nintzen eskaileretan (3); nituen eskaileretan (3); nuen eskaileretan (3); orduan eskaileretan (3); pausoak eskaileretan (6); portxeko eskaileretan (4); sartu eta eskaileretan (3); udaletxeko eskaileretan (6); zen eskaileretan (19); zen eskaileretan behera (9); zen eskaileretan gora (5); zetorren eskaileretan (4); zetorren eskaileretan gora (3); ziren eskaileretan (9); ziren eskaileretan behera (4); zuen eskaileretan (8); zuen eskaileretan gora (5); zuen eta eskaileretan (3); zurezko eskaileretan (3); zuten eskaileretan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus