Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrutatu, zurruta(tu), zurrutatzen 1 du ad zurrupatu, hurrupatu.

Ama zaharra ohean artean, gaupasa eginak kafea berotu eta, katilukada bat erdia baino gehiago pattarra zuela zurrutatu zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Bi urte zaharreko kezkak ez zion kaskoa libre uzten eta galdegaia jaukitzen zitzaion, Louiserekin tea hurrupatzen edo whiskia zurrutatzen zuen oroz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Oraingoan, lizentziamendu gutuna erdietsirik, isiltasun astun haren edukiaz arranguratzen zen, sofaren gainean, telebistari beha zegoela, garagardoak bata bestearen ondotik zurrutatzen, Martinaren aiduru.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

2 irud/hed ik zurrupatu.

-Haii... Beti beste aukerarik ez dela diozue, sakelak bete, diru publikoa zurrutatu eta ospa egin aitzin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus