Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrupatu, zurrupa(tu), zurrupatzen 1 du ad edari edo kideko bat hurrupaka hartu. ik hurrupatu.

Aulki dotore batean eseri nintzen, naftalina gustua zuen edari bat zurrupatuz eta gustura entzunez Ted Williams eta Farr jaunaren arteko eztabaida bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.

Jimmy baso bat ardo zurrupatzen geratu zen, bakarrik, janari-hondarren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Garagarnoak zurrupatzen ditu bat bertzearen ondotik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 195. orr.

-Halaxe da -esan nuen zopa zurrupatzen segitu bidenabar.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Lehoia bezala altxatu da herria, ez du berriro atseden hartuko, harrapakina irentsi eta biktimen odola zurrupatu arte.  Elizen arteko biblia   Zen 23,24

Izozki-koilarakada bat zurrupatu zuen bere aho biribila nabarmenduaraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.

Goazen barrura, zer edo zer zurrupatu behar dugu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Ez da berriro etzango harrapakina irentsi arte, biktimen odola zurrupatu arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 220. orr.

Koilarakadaka edaten zuen, zurrupatuz, zopa balitz bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Dembak xiritik zurrupatutako garagardoa bere lana egiten hasia zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.

2 irud/hed

Bakardade horretatik zurrupatzeko parada ukan dugun aldiro, gure barnea hondoraino bete dugu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Arrainek urpean bezala arnasten zuen ahoa zabalduta eta aire baino, likidoa balitz bezala zurrupatzen zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

3 zerbait aho-mihietan erabili, haren zukua edo zaporea hartzeko.

Isurki berdexkaz melatutako atzamar meheak banan-banan zurrupatzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Eta izotz zati zorrotzak hartu eta zurrupatzen genituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

Behingoagatik patata frijituak mokoka jan, plateretik, hatzekin, eta mertxikaren erdialdea, hezur ingurua, zurrupatu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 168. orr.

4 irud/hed

Erpurua zurrupatzeak hortz arazo larriak ekar diezaieke haurrei.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Zakila zurrupatzen hasi zitzaion, umeek uda beroan izozkiak bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

Ordura arte ahoan korritzen inori utzi ez dionak zakil bat zurrupatu nahi du eta haren isuri itsaskorra eztarria bustitzen sentitu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Arras polita zen buztana elkarri zurrupatzen ziotenean ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 120. orr.

Kuleroak kendu eta aluko ezpain handiak bereizten zizkidan klitoria agerrarazteko, nik maitasun handiz eskaini eta nola zurrupatzen zidan begiratzen nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.

Lupe biluzten ikusten zenuen, Lupe zure gainean dantzari, zeure azpian preso, lau hankan jarritako zakur, zu haren ahoan, zeu haren gutiziak zurrupatzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

Zurrupatu, lamikatu, zupatu, miaztu, txupatu, miazkatu, mizkatu, milikatu, zurgatu, hurrupatu, edoski, murduskatu, xurrup egin behar didazue, ekin zion ostera ere B-12k, denok ongi konprenitzea nahi zuela argi ikus genezan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 13. orr.

5 xurgatu.

Gorputz hil baten hezurrak garbitzen dituen hienak, euli bati barrena zurrupatzen dion armiarmak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Fabrika Haundian lan egin eta gero etortzen zen, eta bular gaixotik esnea zurrupatu, eta gero harraskatik behera botatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Horregatik iristen dira zuhaitz guztien sustraiak munduaren erdiguneraino, ura zurrupatzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Itsas-lamiek barne-hezetasuna zurrupatu eta azal huts bihurtu zutela kapitaina diote zenbaitek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Azkenaldi hartan limoi pusketatxoen antzera nahiko zukutua senti zezakeen bere burua, zurrupatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

Gutxi hitz egiten zuen, eta gutxi hori eragozpen handiz, aho okertutik erortzen zitzaion elderra zurrupatu ezinik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Mukiak sudurrean gora indartsu zurrupatu eta hain karkaxa ugari bota zuen Henchy jaunak, ezen [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 181. orr.

Objektuak ankerrak izaten dira batzuetan, gizakiak zurrupatu eta haien arimez jabetzen direnean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

6 irud/hed

Gosetuek jango dute hark bildutako uzta, kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren; egarrituek zurrupatuko diote ondarea.  Elizen arteko biblia   Jb 5,5

Bazter itzazue indarkeria eta lapurreta, jokatu zuzenbidez eta justiziaz, ez zurrupatu nire herriaren ondasunak.  Elizen arteko biblia   Ez 45,9

Metalez betetako zakukada pisutsu bat lepoan hartuta N-1 errepidea zeharkatu eta Pasaiara korrika ihes egiten zuten iluntasunaren zerbitzari haiek, gauak zurrupaturik desagertzen zirenak gero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Distantzia apur bat hartu behar duzu, bestela hiriak zurrupatu egiten zaitu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Azkenaldi hartan limoi pusketatxoen antzera nahiko zukutua senti zezakeen bere burua, zurrupatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

Negar isila darion neure min horrek begiak lausotu egin dizkit, eta gainerako gauza guzti-guztiak zurrupatu dizkit tristuraren laino etsiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

-Gringottseko iratxoa ez den norbaitek egiten badu hori, ateak zurrupatu egingo du eta bertan harrapatuta geratuko da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 72. orr.

Mekanoak arreta osoa zurrupatzen dio.     «Bizia lo», 2003 - 25. orr.

Askotan, ordea, indarra zurrupatu egiten digu aulkiak; ahulki bilakatzen direla, alegia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 143. orr.

7 irud/hed ik esplotatu.

Alargunak larrutzen dituzte eta umezurtzak zurrupatzen.  Elizen arteko biblia   Is 10,2

Ez zurrupatu, ez zapaldu etorkinak, zuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.  Elizen arteko biblia   Ir 22,20

Ez duzue jornalari dohakabea eta behartsua zurrupatuko.  Elizen arteko biblia   Dt 24,14

8 (era burutua izenondo gisa)

Bai, limoi zurrupatuak ziren bihotz eta amodio kontuak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus