Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurrut batean hustu zuen slibowitz basokada. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.
Nire irribarrerik ederrena zuzendu diot, eta zurrut batez amaitu dut vermuta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 98. orr.
Beste zurrut batera gonbidatuko nauk? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
Mahai inguruan begiratu bat bota zuen Wilmarth andereñoak, lehen zurruta jo aurretik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.
-Eta Erregearen hitzaldiari buruz, zer? -esan zuen Lyons jaunak, zurrut bat edan eta ezpainak klaskatu ondoren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 192. orr.
Mutilek errespetuz begiratzen zioten, zurrut bat egin eta whiskya nola dastatzen zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Beste zurrut bat eginda, aurrera ekin dio-: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 8. orr.
Zurrut bana atera zuen bakoitzarentzat, beraz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.
Kanpoko hainbeste ur hotzen partez, ur bero-beroaren zurrutak lasaituko eta indartuko ninduela, dudarik ez... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.
Ondoren, lehen zurrutean, poztasunezko hasperen luzea utzi zuen ezpainetatik irteten. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Horrela ez bada, nola ikus liteke eskazale tipikoa, kalebazter batean eseria, eskean bildutako puskak ondoan dituela, ardoari zurrut eta pipari zupaka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.
Hazel bere kasa edaten hasi zen, bakarka eta apurka, zurrut txikiak tartekatuz egun osoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Purua ahora eraman, eta beste ke-ahokada bat egotzi zuen, zurrut luzea egin ondoren. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.
Bere oinarri-esakuneak ere dogmatikoki zapuzten dituen pozoina edaten du zurrut luzeetan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.
Bi pilula zuriak irentsi zituen, ur zurrut luze batez lagundurik. Fairliek te-zurruta edan zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.
Clémencek, azken biribilkia gorde eta gero, grog zurrut bat edan zuen edontzitik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.
-Ehiza, arrantza eta zurruta -esan zuen Roberts jaunak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 141. orr.
Mintzagai komuna, lehenago edo geroago elkarrizketa guztietan aterako zena, jaiak, festak, ondo pasatzea, dibertitzea, eta nola ez, zurruta. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 75. orr.
Lo-ezak eraginda, flakiak jota, zurrutak nahastua, haren buruak ezin zuen onik egon egoera hartan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.
Zurruta utzi behar zuela esan niolako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.
Akabo zurruta niretzat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.
Orduan, ez zuen izaten zurrutaren ajea gainditu arteko bakerik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.
Beti pentsatu izan dut gaua ispilu bat dela, eta ez inondik ere jendeak, zurrutaren edo kuelgearen mozorropean itxurakerietan ibiltzeko erabiltzen duen lekua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.
Esan berri dut zurrutaren gaitzetik osatu samarra zegoela aita. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.
Bakarkako zurruta gaizki ikusia da, baina nazio zurruteroak zibilizazioaren eta boterearen gailurrean daude. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Zurrutari ematen zion. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.
Xabi eta biok ondoko tabernara goaz, arratsaldea ondo bukatu nahian, zurrutera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 57. orr.
Gero, gainera, gu ez gaudenean, sotora joan eta ezkutuan aritzen dira zurrutean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 133. orr.
-Hi, txo, eta zurrutean jardun izan bagenu ere, zer? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 186. orr.
Hazeli ez zitzaion jostagarria iruditzen Herbie zurrutean ikustea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Kristau Eskoletako Anaiengana bidali nuen, eta ahal nuen guztia egin nuen beraren alde, eta hor dabil orain, zurrutean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.
Eta klink, ontziaren bizkarrean zurrutean eta solasean hasiko da jendea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.
Ezin zintuztedan nirekin hartu, oso gutxi irabazten bainuen, eta zurrutean gastatzen nian dena. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 36. orr.
Lan bat aurkitzen duenean, okerrago da: zurrutean joaten zaio dena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 175. orr.
Jew's Harp tabernan egoten zen gauero, zurrutean, kuxkuxean eta erlojuari begira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.
Handik aurrera, zurrutean erortzea eta barrako neska haiekin ligatzea txanpon bereko bi aldeak bihurtu zitzaizkidan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.
Gizonek, aldiz, zurrutean edan zuten haren beldurra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 210. orr.
Hamaketan etzanda eta zurrutean, berriro izerditu ahal izateko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Berotu egin zitzaidaan bihotza, zurrut egin banu bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 477. orr.
Entzule guztiek beren botiletatik zurrut egin zuten, isilik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 198. orr.
Maite dut iturri ukigabeak aurkitu eta bertatik zurrut egitea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Tarteka teari zurrut eginez, astiro egiten du berba, ingeles txukunean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Ardo zuriari zurrut egin, eta kontaketari lotu zitzaion ostera ere. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 99. orr.
Egin daigun zurrut banda handi haren omenez! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 49. orr.
Sofan erdi etzanda, ardoari zurrut, Ducadosari tira, behin eta berriro disko bera aditu zuen goizaldera arte... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.
Zurrut gehiegi eginda agertu ohi zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.
Urteak ziren zurrutik egiten ez genuela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.
Ez zuen zurrutik egiten, eta moila gainean konpontzeko egoten ziren sareen artean moldatu behar izan zuen ohatzea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Zurrutik ez du inoiz egin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.
Aspertu egiten garela etxean, zurruta besterik ez dugula egiten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.
Zurrut eta zurrut, berak bakarrik hustu du ia dena. Zurrut eta zurrut ari ginen, pitxerra pitxerraren ondoren edaten. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.
Handik aurrera, edanari eman zion, zurrut eta zurrut. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 114. orr.
Berba eta berba, eta zurrut eta zurrut. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 50. orr.
beste zurrut bat (4); zurrut bat edan (3); zurrut bat egin (3); zurrut batean (5); zurrut batean hustu (3); zurrut egin (13); zurrut egin zion (4); zurrut egiten (3); zurrut eta zurrut (4)
zurrutari eman (5); zurrutari ematen (5)