Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrutada (143 agerraldi, 47 liburu eta 3 artikulutan; orobat txurrutada g.er.) 1 iz zurruta, hurrupa.

Zurrutada bat behar dut, eta ekar iezadazu botila ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Emakumeak xanpaina zurrutada batez amaitu zuen eta pozarren onetsi zuen eskaintza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Laranjazko edaritik zurrutada bat hartu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

Basoa zurrutada batez hustu eta Joxanen belarrira hurreratu zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Oinak mahai gainean jarrita, elkarri begietara barrez begiratuz, eta aldiro-aldiro ardo zurrutada bat edanez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.

Lehendabiziko whiskya bi zurrutadatan edan nuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Gainerakoa, oraintsu esan bezala, zure esku dago -azken zurrutada eman zion kopari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 225. orr.

Coca-cola poteari azkeneko zurrutada eman eta irribarre egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Eskuan kopa zekarren, eta ezpainetara hurbildu zuen, zurrutada bat egin eta zoriona opatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.

Chandler Txikik lau edo bost zurrutada egin zituen edontzitik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 111. orr.

Nik mahai gaineko edalontzia hartu, zurrutada bat jo, eta zera pentsatu dut: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Biek batera jo dute zurrutada, isilean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Asunek zigarro bat isiotu, beste zurrutada bat jo eta sukaldera sartu da berriro.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.

2 (neurri gisa)

Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen, dutxatu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

Oliba irentsi, hezurra platertxoan utzi, eta zurrutada bat garagardo hartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

· Zurrutada on bat garagardo nuen amets.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

Haren ostean, beste zurrutada bat besterik ez zegoen botilan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 267. orr.

Kina-zurrutada handi bat bota bere baso hustuan, eta marrubizko jarabe pixka batez gozatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Izebak ardo-koparen oina haztatu zuen, zurrutada txiki bat edan aurretik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.

Zurrutada handitan edan zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Zurrutada luzea eman zion garagardoari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Garagardoari zurrutada luze bat emanaz, irratia piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.

Negar-zotinka egiteari utzi eta berriro tea edaten hasi zen zurrutada laburrez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.

Indarrik gabeko azken zurrutada epela gogoratu eta botila lurrean utzi zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero, hortzik gabeko aho baten ausikia aditu zuen, bai eta aldizka emakumeak kafe kikarari ematen zizkion zurrutada-hotsak ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fruta lehor batzuk eta xerra txiki bana haragi ketu, ur-zurrutada batzuez bustirik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Asaldatu egin zen, ardo-zurrutada bat edan eta hizketan jarraitu zuen, lotsagorriturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.

Cassie te-zurrutada txikiak edaten ari zen koilaratxoaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.

Phineas Blackheadek korrokada harrigarria egin eta bikarbonato-zurrutada handi bat edan zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus