Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrusta (38 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean; orobat zurruzta g.er.) 1 iz iturri, hodi edo zulo batetik ateratzen den isurkari baten jario joria. ik turrusta.

Esperimentu hartan, berun urtua isuri zuten pertzetik, eta irakaslearen alabak eskuak pasatu zituen, hatzak zabalik eta poliki-poliki, zurrustan zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Koheteek buztan gisa uzten duten zurrusta zuria begiztatu dute beren etzatokitik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erretilutik ere ginebra-botila hartu eta zurrusta luze bat hustu zuen edalontzian, izotz-puskak erabat estali zituen arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.

Euri zaparrada hotsa zen hura, zurrusta tenteen jarioa, hoska eta ziliportaka. Paretan lehoi-buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Te-ontzia bat-batean makurtu, eta zehaztasun txundigarriz bota zuen edontzira zurrusta kiskalgarria. Laba irazekizko zurrusta luze eta mantso bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Zurrusta bizian ateratzen zen ura kanilatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur zurrustak maite zituen arrain txikiek bezainbeste.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Dutxako ur zurrusta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Likore-botila hartu eta whisky-zurrusta on bat atera zuen berarentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Ezkerreko bentrikulutik aortara irteten den odol-zurrusta ez da oso urrun joaten hasieran.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Lohi-zurrustak zipriztintzen genituen alde banatara, putzuetan barrena igarotzerakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

4 irud/hed

"Ja ez dut hura maite", aitor dio Elisari gizonak; baina baita, hitz zurrusta berean: "Hutsik banengo bezala da...".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 70. orr.

5 zurrustan adlag ik turrusta 4.

Han ikusi nituen irudiak -gizona hilik niri begira, odola zurrustan, lore moreak...- lanbro artean galtzen hasi zaizkit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 180. orr.

Botilatxo berdeen mama goxoa ere neure eztarritik doa zurrustan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 24. orr.

Lehen negar-anpuluak zurruztan ziren begi ertzetik beheiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Orain itaxurak zurruztan, hots, gutitu dira edo ttuttuldu lehengo osaba zahar puxantak.  Herria   2002-08-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus