Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turrusta 1 iz iturri, hodi edo zulo batetik ateratzen den isurkari baten jario joria. ik zurrusta.

Odola kolpeak jo gaituen alderantz borbortzen da eta turrusta gorriak etsaia ere harrapatzen du, hurbil badago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Ximunek isurtzen zidan Historiako ibaiaren turrusta burrunbatsuak aditzera eta entzutera uzten zidan ene leienda tristearen hatsa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Etxeratu aurretik parapeto abandonaturaino igotzen zen [...] zeroiren baten turrusta ikusten ote zuen ortzimugako haria eteten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur-turrustak, deabruzko ur-jauziak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Ez al dakusu batzuetan zer ur turrusta mehea behar den, landa zabalak ureztatzeko eta zelaiak blaitzeko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.

Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina, eta horri guztiari laguntzeko, ardo-turrusta oparoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Behatzailearen karotida ebakitik lehenengo odol turrustak ihes egiten duenerako, [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Ortzitsu izan behar ginuke aste undar hau, guneka euri turrusta ederrekin.  Herria   2004-07-08

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Florentek pontxea edan zuen; urdail hutsera berun gori turrusta bat bezala nola erortzen zitzaion sumatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

4 irud/hed

Haien armek, bolbora koloreztatuaz kargaturik txinatarren eran, turrusta gorri, berde, urdin handiak jaurtitzen zituzten zeru aldera. Ez doa diru bila, ez doa ondasunen bila, bizitzaren turrustatik ur biziagoak atera nahian baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.

Alaitasun are samurrago batek gainezka egin zion bihotzetik eta turrusta beroan barreiatu zitzaion zainetan barrena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

Echeberryk aldiz, egun gisa bat eta bihar beste moldez idatzia gatik hitz bera, zer iturri oneko turrusta zirtoduna bere euskara aberatsean.  Herria   2001-11-01

Guztia pentsatu bezala ateratzen bada, diru-turrusta handi bat izango dugu laster.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Behaketa ekipoak, zeru osoan bakar-bakarrik, inoiz ez ditu menderatuko hirurogeita hamabi metrailadore, jaurtitzen dituzten balen argi turrustagatik baizik ez baititu sumatuko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

· Arma automatikoetakoren batek doiegi tirokatzen zidala iruditzen zitzaidanean, haren gainera jotzen nuen, albait lasterren, lur arrasean, eta metrailadore turrusta bat botatzen nion.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

4 turrustan

Blai-blai sartu zen, arropetatik eta iletik ura turrustan zeriola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Are gustu gozoagoa sumatu zuen ahoan, listua turrustan zerion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Berdin odolak ere, gure gorputzetik irtetean, turrustan jauzi egiten du goraino eta bere gorritasuna zabaltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

turrusta handi (3); ur turrusta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus