Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arropa zuriak garbitu berritan izaten duen zurruntasuna dute. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Eserita eta hankak gurutzaturik, Ellen bere gorputzaren zurruntasunaz jabetu zen, bere arroparen azpian portzelanazko irudi bat bailegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.
Leiho irekitik sartuta, haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola, gorputz hilaren zurruntasuna bizi hats ezinezkoaren irudipenaz eztituz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.
Giharretako zurruntasuna da parkinsonaren beste sintoma nagusietako bat. Berria - Gaiak 2004-04-11
Belarri deformatuak, mikrognatia, aho txikia, garrasi edo oihu berezia, eta giltzaduretako zurruntasunak. Berria - Gaiak 2004-11-13
Postura behartu hartan makurtuta ere, bularrek ez zuten artean zurruntasunik galtzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.
Eskala batzuk bizi-bizi, hatzen zurruntasuna kentzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Lurrean finkatuta zituen begiak, eta harrizko zurruntasuna ageri zuen aurpegian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.
Zenbat gizaldiren historia ezagutu ote dute zuhaitz handi horiek, euren zurruntasunean geldi eta mutu! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 204. orr.
Ez baitago ezer bere lehen elementuak estuago eta kohesio handiagoz trabaturik dauzkanik burdinaren izaera gogorra eta zurruntasun hotza baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 449. orr.
Nora galdua zen beira trinkoaren zurruntasun amoremangaitz hura? harritu egiten zen oihalaren zurruntasun bitxi hartaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Gainetik ematen zaien zarpeatua lehortu egiten da eta kanpotik gogortuta gelditzen dira; gero uzkurtzen joaten dira, ordea, eta ezin izaten dute zarpeatuak duen zurruntasun-maila mantendu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.
Epe laburreko eskaintzaren zurruntasuna, bestalde, are handiagoa izaten da garapen-bideko herrialdeek ekoizpena esportaziora bideratua dutenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Garai keynestarretik heredatutako egiturazko zurruntasunei egotzi zitzaizkien europar ekonomiek krisia gainditzeko eta langabezia murrizteko zituzten eragozpen bereziak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.
Bertako oligarkien despotismoa, agintarien ustelkeria edota egitura sozialen zurruntasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.
Araudi zurrun horrek eskaintzen dituen zirrikito guztiak aprobetxatu beharko liratekeela zurruntasun hori hausteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.
Dogma zorrotz eta bakarren zurruntasunean erortzeke. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.
Mitologia zabalduenaren arabera, lan-merkatuaren zurruntasunari dagokio langabezia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.
Bere naturaltasunak jartzen ninduen urduri, edo neure zurruntasunak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 177. orr.
Zalutasuna baino bereago baitute batzuek zurruntasun zorrotz maiztua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.
Nobela berrirakurri dudanean halako zurruntasuna aurkitu baitiot esaldi askotan, hizkuntzaren ikuspuntutik. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.
Automata batek ez zuen berdinduko keinu haren zurruntasuna. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 80. orr.
Burua makurtuz itzuli zion agurra zurruntasun erabat britainiarrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.