Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrunkeria iz zurruntasun gaitzesgarria.

Autoritarismo eta nagusikeria guztien erro-errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Eliza ofizialaren zurrunkeriaren eredu dogmatikoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Oraingoan, erregearen gehiegikeriak eta nobleziaren harrokeria izan ordez, "Nazioaren Aita Lord Protektorearen" aginte tiranikoa eta haren inguruko elizgizon zorrotzen zurrunkeria ziren ezinegon jasanezin hartarako bide.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.

Deia katolikoen «zurrunkeriagatik» arduratuta dauden guztiei egin diete.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Zurrunkeria itzela, bai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus