Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrunga (orobat zurrunka g.er. eta xurrunga g.er.) 1 iz lo egonik arnasa hartzean sudurraz egiten den hots berezia.

Zer da hobe, arnasotsak ala zurrungak?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 224. orr.

Oihuak eta negarrak, zurrungak eta marmariak, zakurren zaunkak eta ofizialen aginduak gehitzen zitzaizkion ur tanten hotsari lurrean lehertzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Zurrungek, hasperenek, zurrumurruek zipriztindutako lozorro bat da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Guebokinderren lehen zurrungak aditu ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

Klimatizazioaren zurrumurrua bere aitaren zurrunga bezain azkarki entzuten zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 170. orr.

Besteetan baino lehenago entzun ziren aurreneko zurrungak jangela gaineko lotegi handian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Itzuli den autobusean, zer zurrunga ez den entzun!  Herria   2003-05-22

Goiko geletatik haietan lotan zeudenen arnasa entzuten zen, eta zerritokitik, aldian behin, ametsetan zegoen zerri taldearen zurrunga.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Une horretan hain zuzen, zurrunga luze baten ondoren, begiak zabaldu zituen espantuz, amesgaiztoren batek izututa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Zurrunga sakon bat egin zuen, gorputz osoa astindu ziona, baina ordukoan ez zen esnatu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Aurki entzun ziren berriro gela hartan Lauaxetaren zurrunga leunak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Nire ondoan norbait zurrunga isilean ari zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Ondoko gelatik zetorren osaba-izeben zurrunga nekoso bikoitza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Osaba Vernonek zurrunga loti ozen bat egin zuen ondoko logelan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Haren zurrunga beteek kontzientzia lasaia zuela ematen zuten aditzera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 338. orr.

Herbertek zurrunga betean segitzen zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Ene kidea zurrunga bizian ari zuan, baina ez zitzaidaan gehiegi kostatu lokartzea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 62. orr.

Ez zen familiakoekin solasean egoten zen horietakoa, lo seko geratzen zen burua mahai gainean jarrita, eta hain zurrunga zakarrak egiten zituen, ze izebak ez zuen irratia entzuterik izaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Gaztetxoen zurrunga txikiak; lokamutsetan intziriak edo hitz nahasiak ahoskatzen dituen haur ameslariren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Asmo horrekin altxatzen ari nintzela egin zuen aitak aurreneko aldiz entzuten nion zurrunga hotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Gau hartan garbi asko iritsi zitzaizkidan gonbidatuen gelatik haren zurrunga hotsak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 59. orr.

Gerrietan zintzilik zeuzkaten talki-walkien zurrunga-bitsak ostatuaren barnean oihar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gazteluko zoko guztiak mozkor zurrungen sorburu ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Abereak barne-zurrunga argia laxatu zuenean, Edmeak punpa egin zuen, harritua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Biren gelan bakarra bazen, ohe bat libre, hipopotamo-zurrungarik gabe.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.

5 irud/hed

Etxekoak, Kanpazarretik motorren zurrunga zetorkienean, berrehunen bat metro iparraldera zegoen zumardira ateratzen ziren babes bila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Zaratarik batere ez, olatuen zurrunga baizik, han, nire atzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Zanpa-auhen luzeko zakur, zurrunga xehe eta entzunezineko erle, bakardadea deitoratzen zuen otso-eme.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Kanoikadek sortzen zuten zurrunga uniforme eta etengabearen erdian.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 97. orr.

Une batez ez zen deus aditu, kanpoko Super-Constellation abiatu berriaren motor-zurrunga izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

6 (adizlagun gisa)

Zakur handia zurrunga ari zen garraren argitan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

7 zurrungan (25 agerraldi, 14 liburutan; ETCn 45 agerraldi) ik zurrungaka.

Gutako inor baino hobeto egongo da, gelako ohean luze-luze eta zurrungan. Bezperako jai-zalapartak jota utzia zian, eta zurrungan eman zian gau guztia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 324. orr.

Jadanik zurrungan ari direnak badira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Berehala berriz lokartu zen zurrungan hasiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Handik pixka batera, ordea, lo zurrungan zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Haatik besteak ere ez zeuden lo zurrungan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Aterpean sartu naiz; lo dago zurrungan, ezkerrean, azpiko ohean, begiztatua nuen erromes berezia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Hiria zurrungan lo dagoenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 96. orr.

· Aldaketarik ez: mundua bere zurrungan!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

8 zurrungaz (6 agerraldi, 5 liburutan; ETCn 20 agerraldi) ik zurrungaka.

Zurrungaz ari nintzela leporatu zidan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 117. orr.

Gero, zurrungaz entzun zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Kea darien hitz bafadak zurrungaz botatzen dituen pentsamendua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Domengak balditurik so egin zion; gero, buruaz baietz adierazten zion Graxi begiztatu zuen eta, ondotik, lo kuluxka bat egiten ari zen eta zurrungaz hasia zen Mathieu apeza.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.

9 zurrunga batean zurrungan.

Bat-batean gogoratu naiz bart gauean Dussel eroaren moduan aritu zela zurrunga batean (orain asteazken arratsaldeko hirurak laurden gutxi dira, eta Dussel jauna zurrungaka ari da berriro, horregatik gogoratu naiz, jakina).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 224. orr.

Begiraiozu osaba Kamili, euliak basbusaren azpilean pozarren dabiltzan bitartean, zurrunga batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Burua belaunetan tinkotua eta zurrunga batean ari zen lehen eskekoarengana hurreratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Hori berori da, baina orain zurrunga batean lo egiten duzun oheko paisajearen atal bat besterik ez da zuretzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

10 zurrunga egin

Zurrunga egiten duten haurrek oroimen eta adimen eskasagoa izan ohi dute.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Zurrunga egiten badut, esna nazazu eta isilduko naiz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 83. orr.

Sudurretik egiten du zurrunga?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.

Aho zabalik egiten du zurrunga, argia amatatu gabe.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 92. orr.

Bizkarraren gainean etzanda zegoen, ahoa zabalik, eta ozen eta zoli egiten zuen zurrunga.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Egiaz, sakona zuen loa Florak, zurrunga egitea sakontasunaren adierazle baldin bada behintzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Txinpartak botatzen, zurrunga egiten, kantatzen hasten zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

· irud/hed Sutegiak zurrunga egiten zuen, eguzkipean lokarturiko txantre baten gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

11 (osagaiekin)

Gero, telebista isiotzen zuen eta lokarturik geratzen zen besaulkian, zurrunga arinak eginez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Zurrunga leunak egiten zituen, zurrunga baino arnasketa sakan-sakonak, lasaigarriak hein batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurrunga artean (3); zurrunga batean (4); zurrunga egiten (10); zurrunga egiten zuen (4); zurrunga hots (3); zurrunga hotsak (4); zurrunga leunak (4)

lo zurrungan (3); zurrungan ari (6); zurrungan ari zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus