Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Apaiza, leher eginda, zurrungaka zegoen egongelako sofan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.
Zu berehala lokartuko zara eta nik ezingo dut, zurrungaka hasiko zarelako! Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.
Lokartu orduko, ordea, zurrungaka hasi da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.
Banku batean eseri zen, zurrungaka ari zen nekazari baten ondoan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.
Ikusten gaituzu eta zelatatzen eta behatzen beti, zoko beltz txikietan, behizainen belardi handietan, maindireen azpian zurrungaka ari garenean, itzal ikaragarrietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Gauez, batzuetan, zurrungaka aditzen genuen Amama Otso bere ohean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 34. orr.
Klara zurrungaka zetzan ohe gainean, utzi nuen planta berean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Bernardo jaunak ere antzera, pixka bat geroxeago oheratu eta zurrungaka ekin zion gogor, ondo lo hartuta balego bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.
Nikolas ohean lo gelditu zen, zurrungaka, eta Arianna, lo egin ezinik, korridorera atera zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.
Hantxe daude zurrungaka, nor bere ohean, bakoitza bere loan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.
Batek baino gehiagok harrapatua zuen leiho bazterrean lo egunsentian, burua beso artean ipinita, zurrungaka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.
· Eginahalean ekin zion pipa xurgatzeari, hain kementsu, ezen pipa zurrungaka hasi baitzen azkenean, fagota bailitzan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.
zurrungaka ari (10); zurrungaka ari da (3); zurrungaka ari zen (5); zurrungaka hasi (9); zurrungaka hasi zen (4)