Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrunbilo 1 iz uraren, airearen eta kidekoen higidura lasterra eta birakakoa. ik zirimola.

Zurrunbilo edo ur-zirimola bat da horren guztiaren emaitza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Itsasoaren gaina zerbait berdindu zen, eta zurrunbiloak, banaka-banaka, desagertu egin ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Izan bitez lastoa haizetan bezala, orbela zurrunbiloan bezala!  Elizen arteko biblia   Jb 21,18

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zurrunbiloak inguratu ninduen, zure uholde eta uhinek azpian hartu.  Elizen arteko biblia   Jon 2,4

Harkaitza zurrunbilo baten erdi-erdian zegoen, eta nahigabe handirik gabe egon zitekeen bertan, haizea ez baitzen handik biratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.

Zeren zurrunbiloek jira eta jira ibili baikintuzten, eta halako indarraz, non azkenean aingura askatu, eta herrestan eraman baikenuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Abiatzeko gogo gutxi daukala, pentsatuz, untzia urperatu balitz, zurrunbiloaren jira-biran joan eta atsedena aurkituko zukeela itsas zolan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Zurrunbiloaren birek indarra galtzen zuten pixkana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Aparrezko zerrenda haiek [...] desagertutako zurrunbiloen mugimendu birakari bera hartu zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Ez nazala ur-korronteak eraman, ez nazala zurrunbiloak irentsi.  Elizen arteko biblia   Sal 69,16

Iritsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrezko eraztunera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Uraren sakontasunari dagokionez, ezin ulertu nuen nola neur zitekeen zurrunbiloaren inguruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Biok elur eta horma pilo haren zurrunbiloan harrapaturik geunden eta amilduz gindoazen -elkarri lotuak, nolabait esatearren- hego aldeko malkortegira, zuzen-zuzenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hau Maelströmgo zurrunbilo handia da inondik ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Pilota zurrunbilo sakon batera erori zen, eta neska gazteak oihuka hasi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Han daude, bihotzean kezkarik gabe, Zorionekoen Uharteetan, ozeanoko lasterraren zurrunbilo sakonen ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Uraren zurrunbilo bortitz hori niri, gorago idatzi dudan bezala, hipnotizagarria gertatu zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.

Izan ere, beroak zurrunbilo kiribil motako lasterrak hasten ditu gorantza, lainobide itsu horien barruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Ke-laino itzelak goratzen ziren handik zurrunbilo geldiezinetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Zurrunbilo zaratatsua isiltasun gordin bihurtu zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Besoa luzatu zuen Ruche jaunak, bai eta lortu ere idazlana harrapatzea, bai baitzihoan ur-azalerantz, zurrunbilo distiratsuek xurgaturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zurrunbilo-gune batean sartu zen hegazkina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jaunak haize-zurrunbiloan eraman zuen Elias zerura.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,1

Zeren ene ordu arteko bizitza haize-zurrunbilo bat bezalakoa izan baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Kulunka zihoan etorbide zabal batean gora, hauts zurrunbilo baten erdia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Ahots jostaria zen: amuarraina ibai zurrunbiloan, kometa baten haria mutiko txiki baten eskuetan, txori bat pago baten adarrean bezalakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Gizona erortzen hasi zen, eta bi emakume azaldu ziren, aterki eta guzti, zuhaixka baten atzetik, gizonari begira elur zurrunbiloan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.

Su-zurrunbiloan eraman zintuzten suzko zaldien gurdian.  Elizen arteko biblia   Si 48,9

Hazi zurrunbilo geldi hori ikusten dut: horrelaxe altxatzen da garia jotzean haren azala!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.

Ke zurrunbilo haiek gero eta lodiago bihurtzen ari ziren, eta gora zihoazen zeruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

5 irud/hed

Drogaren zurrunbiloan sartzen direnak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 24. orr.

Modaren zurrunbiloan sartu zenetik gora eta gora egin du, xanpain aparrak bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Metroko eskaileratako zurrunbilotik atera eta parez pare itsutzen gaituen eguzkiak sortutako enajenazioaren pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Jauzi soil bat, eta berehala jende eta autoen zurrunbiloan nahastu da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 64. orr.

Hantxe sartu zen, motorrari dena emanda, buruz buru, putre-samalda beltzaren erdira, atzera eta aurrera eginez: hura bai luma beltzezko zurrunbiloa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Leihoa handitzen ari zen, eta bere gorputza ohetik altxatu eta buruz aurrera orrialde hartako irekiduratik zihoala sentitu zuen, kolore eta itzalen zurrunbilo batek xurgaturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.

Bizitzaren zurrunbiloak beste hainbat lekutara eraman ninduen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.

Ez naiz ni sutearen zurrunbiloan kiribilean erortzen hasiko dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

CIAk Ramírez behar zuen, eta Ramírezek ez zeukan beste aukerarik ekintzaren zurrunbiloan murgiltzeko Agentzia baino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 41. orr.

Goia eta behea eta koadroaren alde guztiak mugimenduak lotzen ditik... eta arestian aipatu numeroen zurrunbiloek lotzen ditiztek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.

Egunetik egunera itzaltzen zitzaiola gizonaren akordua eguneroko gauza txikien zurrunbiloak irentsita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.

Iluna jaistear zela, izpiritua desbideratu zitzaion kulparen zurrunbilotik aitaren berekiko mututasunaren oinarrien aztertzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 325. orr.

Elkarrizketaren zurrunbiloan behera, nire oroitzapen kutunetariko bat kontatu diot.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 137. orr.

Ke zirimoletako eta ispiluetako lainoez eta argiez osaturiko zurrunbilo batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

6 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

Buruan zurrunbilo haizetsua zuela igo zituen, bazkalostean, bigarren solairurainoko eskailerak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.

Han, Mikel Strogoff eta neska gaztea, jendetzaren zurrunbilo eroaren erdian, bereizi egin ziren bata bestearen ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

Zinemaldiaren antolaketak eragiten duen zurrunbilo izugarriaren erdi-erdian aurkitu dugu Mikel Olaziregi zuzendaria Usandizaga kaleko bulegoan.  Berria - Kultura   2004-09-17

Hermannen aitari buruzko zurrumurruak etortzen zitzaizkidan askotan gogora, zurrunbilo betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Lorategiak eta plazak korritzen, eguneroko zurrunbilo ardailatsuan murgiltzen, eskaileretan gora eta behera oldartzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 209. orr.

Atorra sentitzen nuen nire titiburuak igurzten eta zurrunbilo koloretsu geldi batek inguratu nau eta heldu dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Hazkunde hori ikasketa planen aldaketarekin batera suertatu da, eta horrek halako zurrunbilo nahasgarri batean sartu du unibertsitatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Eguneroko zurrunbilotik ihesi.  Berria - Harian   2005-07-02

Zalaparta, zuhurkeria, diru-gose, lukurreria eta iruzurrezko zurrunbilo hartan ausartu zen Demba eskuak herabeti luzatzen bere partea hartzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.

Promiskuitatean bizi izan zen, irritsezko zurrunbilo baten erdian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Delako ordezkaria Jaurenea-ko Enrietaren eta Bittor Ithurbideren semea zela jakiteak gaitzeko zurrunbiloa sortu zuen herritarren baitan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.

Irudi distiratsu baina osatugabe ugari etortzen zitzaizkion burura, borborrean, elkar joka, nahaspilaturik, ziztu bizian igarotzen ziren, ezin geldituzko zurrunbilo itsugarri batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

7 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mille agenteak jende-zurrunbiloa zeharkatu zuen, begiak Diannerengan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Isurbide batean erortzen bezala sentitu nuen neure burua, irudi zurrunbilo baten erdian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Ladislao Biró jauna hori dena gertatu baino askoz lehenago geratu zen bolalumen ekoizpen-zurrunbilo horretatik kanpo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.

Chowder Bentatik bat-batean alde eginez geroztiko gertakizun-zurrunbilo hartan, kezkatuegi ibili nintzen datak gogoan edukitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.

Zorionez, nagusiak atera ninduen urduritasuna sortzen zidan buru-zurrunbilo hartatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 168. orr.

Ura ukitu orduko, izu-zurrunbilo bat jabetu zen bat-batean nitaz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Gülbahar alde batera eta bestera zebilen jauregian amodio-zurrunbilo batean bezala, ezin zen geldirik egon une batez ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

Inork ez du zalantzan jartzen zeharo murgildurik gauden suntsipen zurrunbilo hori gizarte, produkzio eta kontsumo sistema baten isla zuzena dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

8 zurrunbiloan (orobat zurrunbilotan) adlag zurrunbikoak eratuz. ik zurrunbiloka.

Hosto horiak zurrunbiloan bildu ziren txoriak airean bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.

Ez zuen ezer ikusi, zurrunbiloan zebilen laino zuria izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.

Leiho guztietan zurrunbiloan pilaturik zegoen elur sendo grisagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.

Behelaino zuri trinkoa zebilen zurrunbiloan bere inguruan, bere barruan...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.

· Burua zurrunbiloan hasi zitzaitzan eta sabelaldean bihurritu bat sentitu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.

Irudiak zurrunbilotan higitzen ziren margo pintzelkada bortitz eta txundigarrien artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus