Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirimola (orobat zirimol g.er. eta zirrimola g.er.) 1 iz zurrunbiloa, eskuarki haizezkoa edo urezkoa. ik zurrunbilo.

Masta arrakalatu egin zen eta erori, eta estutu egin ziren bai Patrizio bai Gustavo ere, haize hark zirimola baitzekarren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.

Halleyk haize lasterrak aztertu zituen, haize beroak nolako zirimolak egiten dituen goruntz doanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Putzura botatako katutxoen irudia etorri zitzaidan burura, zirimolak irenstear.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Hala amildu zen Cyril Tourner jainko ezezagun batenganantz zeruaren zirimola isil-itunean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Beti itzultzen zen Hansengana apurtu ezinezko kate hartan betiko harrapatuta balego bezala, errekako zirimolan hostoa bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Indiako Bihar herrialdean, 800 hildakotik gora, zirimola batek tren bat ibai batera botata.  Berria - Mundua   2004-02-19

Haizeak bolada bortitzez astintzen du, zuzentzailearen ilea zirimola bat eginda inarrosten da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak [...] zirimol bihurrian dena erauzten eta azkarki eramaten baitu uhol birakarian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Itsas uretan bat egiteko zirimola goxoetan.  Herria   2001-06-21

Haizeak zirimola zoroan barreiatu eta eraman zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

Elkarren kontrako milaka kanaletan irekitzen eta bideratzen zen uren barren zabala, eta bat-batean lehertzen zen, inarrosaldi eroetan, gora eta behera, irakinean, txistuka, zirimola erraldoi eta kontatu ezinezkoetan biraka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Sarritan, zirimola indartsuak arrastaturik, ezerk ez baitu salbatzen heriotzaren haitzak jotzetik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

[Haizeak] zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Zirimola espiralkoia jaisten eta hodeiaren gorputz malgua berarekin arrastatzen baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.

Atoiontzi batetik kezko zirimola izugarriak altxatzen ziren, beltz eta gorrimin, untzitik gora kiribilka igoz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Orain Etna mendiaren ahotik batzuetan suzko zirimolak zergatik hasgoratzen diren azalduko dut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Suzko zerutar zirimolak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Trenmakinak elurrezko zirimola sortzen zuen eta berarekin batera arrastaka eramaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

3 irud/hed

Erortze lasterraren zirimolak inguraturik, hegan ote nindoan lilura sentitu nuen une batez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Aitorpenak zirimola eragin zuen Eduardoren buruan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Taxi bat hartu eta Marine Drive-ko trafikoaren zirimolak irentsi zuen berehala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Jimmy gau eta egun biraka zebiltzan ateen zirimolan sartu zen, saltxitxen haragia bailitzan bizitza xehatuko zioten ate birakarien zirimolan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Printzesa aipatze hutsak, jeloskortasunaren zirimola sortzen zuen eta bihotz-muinetan zuena kanporatzen zion eraldaturik, berez gozoa zena ozpin bihurturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.

Ruso hegazkin zonbaitek beren mitralleten zirimoletan kausitzen gituzte eta lagun zonbait hiltzen dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren zirimolan eman dituen urteotan Dani Untzitik ikasi du zaila dela boterearen estrategiari ihes egitea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 98. orr.

Gauza larriak gertatzen ari dira, eta biok gaude zirimolan sartuta: ni, nire lana hori delako; eta, zu, zure inguruan gertatu delako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 244. orr.

Teoria oso arina da errealitatearen zirimolan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ereinotz mendietan zehar haize zirimolek sakaturiko garra zabaltzen eta bere oldar handian dena irensten duenean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Hire oihua haize-zirimola bezala sartu zaidak gorputzean barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 440. orr.

Zaldien trostak harroturiko hauts-zirimolen magalean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Kalea absentak lausotutako elur-zirimola zen. Miltch deitu ekaitz-zirimola ikaragarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

Elur-erauntsia islagailuen argitan, elur-hautsa eta bisuts-zirimola pistaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Ibaiaren beste ertzean, kebide garaiek ke-zirimolak jailkitzen dituzte airera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Egunez egun, eter zirimolek eta eguzki izpiek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Zurrunbilo edo ur-zirimola bat da horren guztiaren emaitza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Hantxe, dozenaka irudiren artean, irudi eta kolore zirimola hartan, itsas lamia beltzaran bat ageri zen irla txiki baten ondoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.

Feria esan ohi zaion oihu, irri, irain eta kantu zirimola hau guztia biziagoa eta alegeragoa da Espainian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

5 zirimolan adlag ik zirimolaka.

Haizeak harea zirimolan altxatzen zuen, plastikozko poltsekin eta paper zatiekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Aterpean ere ekaitza sartzen baitzen zirimolan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.

Bazirudien euria ez zela inoiz lurrera iristen, haizeak zeramala airez aire zirimolan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Udazkeneko haize epelak zirimolatan erraztatzen duen presondegiko patioan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haize zirimola (14); haize zirimola batek (4); ke zirimola (4); zirimola bat (7); zirimola batek (9); zirimola baten (3)

haize zirimolak (3); hauts zirimolak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus