Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurkaitz 1 iz zuhaitz gazteei eta zenbait landareri, alboan euskarri gisa ezartzen zaion zuntoia. ik hesol.

Baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Zuhaixka eta zurkaitzaren arteko lokarriasorbaldak zorrotz, besoak argal eta begitsu, biluzik sorbaldetaraino, bi zurkaitzaren pare.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Etxearen berotasuna, lurraren indarra, horra hor bi zurkaitz paregabe lagunduko nindutenak baserriaren ongi kudeatzen!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Mahastietako zurkaitzak bezain lodiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

Mutilak indabetarako zurkaitz bat hartu du eskuetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Ilarrak eta babarrunak beren zurtoin meheak kiribiltzen hasiak ziren hango zurkaitz basoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

2 irud/hed

Etxearen berotasuna, lurraren indarra, horra hor bi zurkaitz paregabe lagunduko nindutenak baserriaren ongi kudeatzen! Zuek zarete beti nere zurkaitzak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Euskal Herriko dinamikaren zurkaitz bilakatzen bada gauza ederrak egin ditazke.  Herria   2001-10-25

Ideia egiazkoa bera da bere buruaren zinezko berme bakarra bere egokitasunaren ebidentziarekin, eta ez du behar metodoaren zurkaitzik kanpotik eusten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus