Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iruditu zait denerako zuela zuribidea, eta hori batez ere beraren lanaren gogorrean, bere lanaren zailtasunean eta estresean zetzala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 302. orr.
Guk bizi beharra sentitzen genian, eta horrek ere ez dik inolako zuribiderik, berak, motibo berdinak izanik, heriotza hautatu baitzuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.
HPk utzitako odol arrasto artean bero-beroen gainean barre trumoitsuan aritzea gizatxarkeria barkaezina iruditu baitzitzaigun, inolako zuribiderik ez zuena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.
Horrexegatik igo naiz zuzenean etxera, kalean gelditu ere gabe; ama ikusteko presa nuen zuribide. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.
Eseririk, herabe, Loewenthal-en aurrean desenkusaturik, leialtasun-legea aipatu zuen (salatari zen ber) bere jokabidearen zuribide. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.
Berraztertu [...]: jadanik hartutako erabaki baten zuribideak bilatu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.
Etxeen jabeak harri eta zur zeuden, eta zuribiderik gabeko neurri iritzi zioten. Berria - Mundua 2004-02-15
Zenbakiei eta irudiei buruz esandakoaren zuribideak, nahiz haiek ez zieten demostrazio deituko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.