Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurigarri 1 iz hutsegite bat zuritzen duen zera. ik zuribide.

-Istripu tiki bat -errepikatu nuen buruz ikasitako zurigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Ez naiz desenkusetan ez zurigarri alferretan abiatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Ezin zitekeen, beraz, gaztetasuna zurigarri erabili.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 94. orr.

Familian zoritxar ugari eta fortuna-galerak izan zituztela esaten zuen denbora guztian; hori, edari bizitarako zuen zaletasunaren zurigarria zela iruditzen zitzaion, nonbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.

Bere ahulaldiaren zurigarri, umea ez zuela nahigabeak emateko ardurapean hartu zioen berekiko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Nire buruari barkatzeko asmoz, halabeharra jartzen badut zoritxarraren zurigarri, halabeharraren mende jartzen naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.

Bestela, biziaren gezagarriak, gorri-beltzen zurigarriak, xikiñaren garbigarriak... nahi adina atera daitezke hemen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Lau mota bereizten dira: larriak, barkagarriak, zurigarriak eta goresgarriak, baina hildakoari ez zaio asko axola berea batean edo bestean sartzea: sailkapena abokatuen mesedetarako da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Gero, zurigarri moral horrekin alaiturik [...] inorekin haserretu gabe, etxera bueltatu zen etsi-etsian, espiritua askeagoa zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

3 (izenondo gisa)

Mahonyren arreba zaharragoak ohar zurigarri bat idatziko zuen Mahonyrentzat, eta Leo Dillonek anaia gaixo zegoela esango zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 30. orr.

• 4 izond kolore zuria ematen duena.

Loup-Y-Es-Tu etxeak garai batean merkaturatu zituen krema zurigarriez arduratzen hasi zirenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus