Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurgin 1 iz ogibidez altzariak, zurajeak eta kidekoak egiten dituen pertsona. ik arotz.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Tiroko errege Hiramek, mandatariekin batera, zedro-zura, harginak eta zurginak bidali zizkion Davidi, jauregia eraikitzeko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 14,1

Langile ugari duzu zeure esku: harri-pikatzaile, hargin, zurgin eta era guztietako lanetan iaioa den jendea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,15

Zurginak aldiz teilatuetako zurak ditu lantzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.

Itsasontzietako zurginekin egin beharko duzu lan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

Arrain-kaxak egiten zituen zurgina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

Ogibidez zurgina zuen senar zenak berrogei urte lehenago egina zuen sukaldeko mahaian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Zurginak, berriz, erreglaz neurtu, arkatzez eta konpasez marraztu eta gubiaz lantzen du eta, giza gorpuzkera eta edertasuna emanik, tenpluan kokatzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,13

Pozgarri zait zurginak aizkora ondo erabiltzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

-Nik ezagutzen diat lanean lagunduko ligukeen jendea -esan dio zurginari oholak patio erdiraino bizkarka garraiatzen dituzten bitartean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 139. orr.

Orain arte dena itzuli mitzuli zitzaidan bidea zurgin baten eskuaire bat bezain xuxena dut aitzinean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Zurginaren etxean, eskailera zaharrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Zurgin ona eta trebea zela habea leuntzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzerritarren lana oso atzeratuta dagoela eta zurgin-maisu portugaldarrek eztabaida amaitezinetan alferrik galtzen dutela denbora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Zurgin lana; altzariak konpontzen espezializatu nintzen, zaharrak batez ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

Osaba batera eta bestera ibili ohi zelako zurgin lanetan; elizaz eliza batik bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

Pilastren eta koloma horien tartean geratuko diren hiru kolomarteak ere marmolezko edo zurgin-lan finez egindako hesi modukoez itxiko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Zurgin-lantegi baten ondotik igaro ginen, eta gero ile-apaindegi eta azoka baten albotik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Zurgin enpresa batean aprendizgoan sartu eta bertan kontratatu dute Eric.  Berria - Harian   2006-03-28

52 urtetan joan zaigu eritasun latz baten ondotik, ainitz artatua eta inguratua izanik, eta bere zurgin ofizioa goizegi utzirik.  Herria   2003-04-17

3 (izenlagun gisa)

Gorroto handia ziguten, esan dizut, ezin zuten onartu gu bizirik egotea, eta hain gutxi zurgin ibiltzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurgina zen (3); zurginaren arkatza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus