Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork du eraikitzen sendoago, harginak, ontzigileak eta arotzak baino? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.
Arotza zen ofizioz, eta oso bastoi politak egiten zituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.
Ganaduzale, nekazari, eskulangile, arotz, zurgin eta tenpluetako zerbitzari dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 57. orr.
Jende asko izan da Jose deunaren zaindaritza nahi izan duena: hor daude arotz eta zurginak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.
Lau hego izaten dituzte, nerbio txikiz egindako egituran, arotz baten ordez altzari-apaintzaile batek egindako gurtetxe afiligranatua balitz bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 238. orr.
Arotzak eta zurginak mobilizatzen hasi zirela, eta orain obispoak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.
Arotza, iltzeak ahotik kendu, amantaletik txirbila astindu eta zain geratu zen, bezeroak bueltan zekarren aulkiak zer matxura edo zer tatxa izango ote zuen igarri ezinik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.
Ofizioz arotza, gazterik sortu zitzaion musikaren aldeko afizionea, odolean zeukana, bere aitzinekoengandik ukana. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.
Eskolako maistrak ere dantza egin zuen, eta arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
Har dezagun arotz bat, adibidez: arbola egoki bat botatzen du, zuritzen du trebeziaz, behar bezala landu eta bizitzako beharretarako tresna bihurtzen du. Elizen arteko biblia Jkd 13,11
Aita arotza du eta sarritan laguntzen dio aroztegiko lanetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 281. orr.
Berdin arotz eta etxegileak, gau eta egun lanean dihardutelarik. Elizen arteko biblia Si 38,27
Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Ontzia gotortzeko lanetara, berriz, hantxe etorri zitzaizkigun arotzak eta errementariak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 135. orr.
Lanerako harginak eta arotzak hartu zituzten. Elizen arteko biblia Esd 3,7
Zaltegiko burdinazko tresnak ikusi nituen mahai baten gainean, jauregiko arotzak bertan utziak: mailu, iltze eta ziri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Jakinarazi zion prest zegoela edozertan laguntzeko; bere orgagile, arotz eta forjari guztiak eskaini zizkion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.
Arotzak bere lanean urte asko daramatzan arren, oraindik ere harritu egiten da zuraren begiekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.
Plazaren erdian, arotzak jo eta ke ari dira urkamendia jasotzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.
Oro har, arotzek eta mekanikoek baino gehiago hitzegiten dute beren lanaz, ukitu esoterikoak erabat ahaztu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.
Arotzek zerra batekin kendu behar izan baitiote ateari helduleku biribila. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.
Hoa arotzarengana eta gurpiletan irristagailuak ipintzeko eskatu -esan zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
Asteak aurrera joan ahala, eskailera bat eginarazi zion kapitainak ontziko arotzari, oihalaren erdiko aldean eroso idatzi ahal izateko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.
Arotz bikaina zen! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Gaur gauean arotz klandestino bat etorriko da; gure Frankfurteko oheen zuraz atalaga batzuk egingo ditu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.
Gaurko hiletografoek ezagutzen duten sarkofagoa arotz lana besterik ez da. Bi lagunen presentziaz jabeturik, arotz-lanean ari zen gizona oholtza gainetik jaitsi da jauzi eginez. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.
Orain gizonak arotz-lanetan jarri behar! -halaxe kexatu zen Basurtokoa, diruen kutxa besoetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.
Nahi baitzituen klarineta jotzeko eriak edo behatzak zalu atxiki, arotz lanetik urrundu zen guti edo aski. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.
Joanesek, bera ere hartaz oharturik edo, besotik oratu zion, eta sotora egin zuten biek, Mateoren arotz-zokondora, edo, beharbada, sagardo upeletara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.
Gainera, barruko paretak arotz-lan finez edo iztukuz egindako erlaitzez inguratu beharko dira altueraren erdiraino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.
Adrian lanean ari zen arotz mahai baten aurrean makurtuta, kinke baten argitan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
Arotz saga erraldoiak badira, haiek euren gurasoengandik ikasi eta seme-alabei erakusten diete ogibidea belaunaldiz belaunaldi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.
Zure aberastasunak, merkantziak eta salgaiak, zure marinel eta lemazainak, zure itsas arotz, merkatari eta gerlariak, daramatzazun ontzilari guztiak, itsasoaren erdian urperatuko dira zeu hondoratzean. Elizen arteko biblia Ez 27,27
Ganaduzale, nekazari, eskulangile, arotz, zurgin eta tenpluetako zerbitzari dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 57. orr.
Bi soldadu sartu ziren eskalapoigilearen dendan, aurreko gerrako elbarritu bat, une hartan bere arotz-aulkian lanean ari zena. ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Batek dirua nahi zuen, besteak suhi bat, hirugarrenak arotz aulki berri bat, eta horrela erantzunez joan ziren guztiak. ETC-literatura, saiakera Literatura oharrak, Walter Benjamin (Askoren artean), Sans Soleil, 2015
arotz bat (4); arotz baten (4); arotz lanean ari (4)
arotza ere (3); arotza zen (6); iturengo arotza (3); kaleko arotza (3)
arotzaren eskuak (4)