Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zupatu, zupa(tu), zupatzen (49 agerraldi, 24 liburu eta artikulu 1ean) du ad miaztu, xurgatu. ik txupatu.

Hatzak zupatzen zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 191. orr.

Zupa zak hatza, anker horrek!, erakutsi dio Lujanbiok erpurua zeruari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

-Ikusten nola zupatzen duen behatza? -ezer ez dakiela frogatuz, ume jaioberriek aho-parean jarritako edozer zupatzen baitute.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 39. orr.

Zorroan gorde zituen ondo zupatzen nekatu gabeko hezur haragitsuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 206. orr.

Igogailuko ispiluari beha, zupatu egin ditu ezpainak distira apur bat emate aldera, eta oharkabean urduri dagoela ikusi du ispiluko islak itzuli dizkion begietan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.

Hantxe zegoen osaba, lumetan belaunetaraino sartuta, oilo bizien buruak zupatzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Mendazko goxokiak zupatzen ditut, ahoko kiratsa disimulatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 148. orr.

Txiklea poliki-poliki zupatu eta murtxikatu behar da, zapore berezia nabaritu arte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Azukrezko luma paregabeak, ikasgelan lasai zupa ditzakezunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Banpiroengan sinesten dute, hau da, odola zupatzen dizueten animalia horiengan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

Bazegoen pixka bat oraindik, eta botila muturretik zupatu zuen Jacuk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 42. orr.

Bizkarra atean bermaturik, Harland bere pipa ordurako itzalia zupatzen ari zen, eskorga hutsen ilarei eta pikatxoi eta pala piloei begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Mahairaino heltzen zait Idealesen ke garratza, agureak belar-izpi beltz horiek irrikaz zupatuko balitu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 41. orr.

Zertaz ez zen jabetzen han atzealdean hodeiei begira zigarroa zupatzen ari zen Sebas?  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Narguilea zupatzen jarraitu zuten beste puska batean, eguzkia etzaten zen bitartean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 86. orr.

Hango pertsonaiak masturbatu egiten dira, miaztu, zupatu eta sodomizatu egiten dute, eta talde-sexuan jardun.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Pinudiko lurrak ez du bestelakoak bezainbat zupatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus