Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leire ogia txupatzen ari eta, denak berari begira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.
Gure amaren jostundegiko botoiak txupatzea gustatzen zitzaidan, bezeroen jantzientzako botoi zoragarri batzuk, esnegainaren kolorekoak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.
-Desizoztu eta berotu on bat eman ondotik, bai itxurari bai usainari erreparatuz gero, primeran eta hatz-mamiak txupatzeko moduan dagoela dirudi. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Emakumeak beti lortzen zuen sinestaraztea ordura arte inori ere ez ziola zakila txupatu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.
Txupazak hemen, errepikatu nuen, ez nekien jendeak elkar miazkatzen zuen edo ez, barrenak agindu zidan, horrela deskribatuko nuke orain. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.
Txupazkidazu pezoiak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.
Natxok keinu zantarra eginez erantzun dio kamioi gidariari: "txupadak zinbel punta, mamanton horrek!" Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 15. orr.
Plazer handiz eta aditu-airez azalpenak ematen zituen kazetarien aurrean, kamera txupatzeko presak gertatutakoaz informaziorik batere lortzea galarazi zion arren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.
Eta agorreko esaminekin ez kezkatu, hori txupatuta zegok eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 77. orr.