Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aski zituan milakaren batzuk molekula polifenol, garbiketan lanjantziaren zuntzek xurgatuak, eta ile zein haritxo ikusezin batek lanjantzitik hegan eramanak, orban bat sorrarazteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.
Bazirudien eskailera handia kulunka zebilela, zuntzezko alfonbrari eusten zioten letoizko arrabolekin oin-puntez behaztopa egiten baitzuen Thatcherrek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.
Zeta artifiziala nola bideratu aztertzen ari zirela, Wallace Hume Carothers eta bere taldeak erraz hausten ez zen zuntz gogor bat aurkitu zuten, plastikoan oinarritua: nylona. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Tximiniaren aurrean, Wendyk kordelak zabaltzen zituen, zuntzezko kordelak, eta horietan esekitzen zuen arropa garbitu berria. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.
Zetazko zuntzak eta soja-ogia egin nahi du, eta baita gazta ekologikoa ere. Berria - Kultura 2006-02-23
Bertan behera gelditu den kuota sistematik at daude poliester zuntzak eta, datozen bost urteotarako %49,7ko muga zergak ezartzea hobetsi du EBk. Berria - Harian 2005-03-25
Bizkarreko ilajea laztu egin zitzaion guztia, buztana zurrundu, eta nerbioak, zuntzak eta zainak ikusi nizkion tenkatzen, zintzur aldean hasi eta zango zailetan buka. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.
Irakaslea gutxi gorabehera bere adina edukiko zuen emakumezko bat zen, ikasleak ez bezala, argal eta zaintsua, dena zuntz eta gihar. Berria - Kultura 2004-08-22
Abentura eta arriskua hurbil sumatzen nituen, nire odolaren ibilera bizkortuz eta gorputzeko zuntz guztietara elektrizitate karga biziak bidaliz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.
Nerbio sistemako, garuneko eta bizkarrezur muineko egiturak meninge izeneko zuntz batzuekin daude estalita. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.
Argi gorriak bortizki estimulatzen ditu gorrirako sentiberak diren zuntzak, eta motelkiago, berriz, beste biak, eta hala ematen du gorri "sentsazioa". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Adats izurtuan, zuntzaren gune batzuk biribilak dira eta, beste batzuk, berriz, obalak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.
Zuntza jateak minbiziaren aurrean babestu egiten duela ikusi zuten. Berria - Gaiak 2006-02-02
Muskulu batek baditu milaka eta milaka zuntzak eta, indarra erregulatzeko, uzkurtu beharreko zuntzen kopurua eta uzkurtze abiadura egokitzen ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.
Muskulu ziliarra uzkurtzen bada, zuntzen tentsioa gutxitu egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Bulkada elektriko bat ikusmen-nerbioaren zuntz batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana: zuntzak uzkurtuz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Asteon erresonantzia magnetikoa eginen diote zuntzen haustura ote duen argitzeko. Berria - Kirola 2004-03-24
Traineruak bezala, egurrezko arraunak ere baztertu egin dituzte klubek, zuntzezkoak erabiltzeko. Berria - Kirola 2004-09-10
Hantxe bilduta zeuden, azukre-kainaberazko zuntzez eginiko hamarka saskitan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Horrez gainera, zuntz elastiko ugari ditu dermisak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Eraztun-formako muskulu baten [...] barruan kokaturik dago begiaren kristalinoa, zuntz elastikozko sare baten bidez hari lotua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.
Izaki pentsatzaileak asmatuko dituzte, zuntz misteriozkoz unibertso adierazgarri bati lotuak, osotasunaren ikuspegi sendoak dituztenak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 104. orr.
Tom igaroa zen lehenago ere arrebarekin antzeko egoeratatik, eta harengatik bihotzeko azken zuntzeraino ni bezain kezkaturik bazegoen ere, [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.
Zelula horiek guztiak nerbio optikoko zuntzak osatzen dituzten zelulekin lotuta daude beste sinapsi batzuen bitartez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Tolesdura oker horrek zuntz amiloideak sortzen ditu. Berria - Gaiak 2004-05-06
Ainguragune asko dituen zuntz sare batek eusten die epidermiseko zelula biziei, geruza basalekoei eta ingurukoei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Zurda edo tendoia da -zuntz-ehun gogor batez egindako kordoi bat- lotura hori egiten duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Bi hemisferioak konektatzen dituen zuntz sorta lodia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.
Milosevicek zuntz haustura txikia du, eta bizpahiru astean egongo da jokatu gabe. Berria - Kirola 2004-10-29
Erresonantzia magnetikoak uste baino emaitza hobeak erakutsi zituen, ez zegoen zuntz hausturarik, gihar distentsioa baizik. Berria - Kirola 2006-02-28
Gelatinazko soka bat da muskulu normal bat: zuntz fin andana bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Kalamu-zuntzaz egindako zaku normal-normalak ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du. Berria - Gaiak 2004-09-15
Adarbakoitzaren ilea erabiltzen dugu, edo fenixen isats-lumak eta herensugeen bihotz-zuntzak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.
Nerbio-zuntz batetik igaro daitekeen energia elektrikoa ez dela aski muskulu-zuntz bat estimulatzeko, askoz lodiagoa baita muskulu-zuntza. Giza belarrian, badira 28.000 nerbio-zuntz inguru. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.
Kolageno-zuntzez eta zuntzoi irmo itsatsirik dauden hidroxiapatito-kristalez egina dago hezurra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Aluminioa edo karbono-zuntza? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Karbono zuntzezko arraunak. Berria - Kirola 2004-07-10
Traineruak zein arraunak karbono edo beira zuntzez egiten hasi dira asko ez dela. Berria - Kirola 2004-09-11
Beira zuntzez indartutako poliesterraz eraiki dute ontzi guztia. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Beira-zuntzezko txalupa omen zuten erosia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.
Beira-zuntzak, tentsioaren eraginpean aparteko indarra erakusten badute ere, erraz okertzen dira, eta ez dira egokiak egiturazko material gisa erabiltzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Neure kimikari-zuntzak kizkurtzen sentitu nituen lotsagarrikeria haren aurrean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Material berriak zabaltzen hasi direlako (plastikoak, zuntz optikoak, kautxu sintetikoa...), fidagarriagoak, eragingarriagoak eta merkeagoak baitira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena 70eko hamarkadaren amaiera aldean ezarri ziren lehen sareetan 30 Megabit segundokoa bazen, gaur egun, milioi bat Megabit baino gehiagokoa dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.
Euskaltelek 1.200 milioi euro inbertituko ditu zuntz optikoa herri eta enpresa guztietara hedatzeko. Berria - Ekonomia 2004-11-26
Japoniak, zeinak tsunami-ak atzemateko munduko zuntz optiko sarerik aurreratuenetako bat duen, bere jakituria teknikoa eskaini zuen. Berria - Harian 2005-01-07
Teoria kuantikoaren ondorio dira, halaber, laserra era zuntz optiko bidezko komunikazioak. Berria - Harian 2005-02-11
gorputzeko zuntz (3); jokalariak zuntz haustura (3); muskulu zuntz (7); nerbio zuntz (17); serbiarrak zuntz haustura (3); zuntz bat (7); zuntz haustura (71); zuntz haustura bat (12); zuntz haustura dauka (3); zuntz haustura du (8); zuntz haustura izan (6); zuntz haustura txiki (4); zuntz haustura txikia (7); zuntz hausturarik (6); zuntz horiek (4); zuntz optiko (6); zuntz optiko bidezko (3); zuntz optikoa (4)
kolageno zuntzak (3)
zuntzen haustura (4)
beira zuntzez (5)