Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuku1 1 iz gai organikoei darien isurkaria.

Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du bere ahoko zukuekin ondo nahastuz ostera irensteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Ariketak on egingo dit, dio, "zukuak abian jartzen dizkik berriro", eta, beraz, baietz esaten diot gogorik gabe, joko bat edo bi jokatuko ditudala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 212. orr.

Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Alua jateko eskatu zidan, blai eginda zeukan bere eta nire zukuekin, baina ez zitzaidan axola izan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 70. orr.

Lagunaren zuku zuria nire sabelean sentitu nuen irristaka.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Animaliak uraren indarrik gabe aurkituko balira, odolik gabe eta zukurik gabe geratuko lirateke, erabat ihartuta ur elementuaren aldetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Alertzea [...] bere zukuaren mikaztasun garratzarengatik pipirik eta zomorrorik ez hartzeaz gainera, suarekin ere ez da pizten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Zerutiarra da, lurreko indar zikinetan kutsatu gabea, zainak garbi, zuhaitzaren zuku eta sapatik bizi izan dena: mihuri horixkak ere halaxe dira garbi, ia zeharrargi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Izerdia izpirituari gozoro darion zuku bat da, inork bedeinkatu gabeko ur izpiritutsu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Zuku jariakor honen gorputzak leunak direnean, xuabeki ukitzen eta xuabeki estimulatzen dituzte mihi inguruko sapai heze jariotsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Zuhaitzik eterrean egoterik ez dagoen bezalaxe, ez hodeirik itsas lautada gazian, ez arrainik soroan bizitzerik, ez odolik zurean, ez zukurik haitzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

2 irud/hed

Zuhaitzen sustraiek lurretik hartzen duten zuku guztia berentzat hartzen dute eta lehengo sendotasunera bihurtzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Badaude, gainera, lurraren zuku garratzetatik sortzen diren iturriak izugarri garratzak direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Zuku handikoa den karea lastoarekin nahasten denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Demagun walkmaneko pilari tripak atera, eta haietako zuku alkalinoa irentsiz nire buruaz beste egin nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

Badira zuku horretan plastaka ari diren alemaniar dibisioak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 92. orr.

3 (irud/hed, gauza abstraktuez, eskuarki zukua atera esapidean)

Bizitzari ahal den zuku guztia atera arteko onik izaten ez duen jendilaje mota hori erakartzen zuen Parisek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Osasun ona zuen; garai batean, zukua ateratzen zion bizitzari; berrogeita hamalau urte besterik ez zuen, artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Askatasunari zukua atera dio Marcos Serranok.  Berria - Kirola   2004-10-14

Abuztuan hiri alu honetan deus gertatzen ez denez, zorioneko hilketa honi zuku guztia atera behar zioagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Tradizioarekin lotura estua duen materialari zuku modernoa ateratzeko gaitasun aparta erakutsi baitu.  Berria - Kultura   2006-02-05

Miren Karmeleri ez zitzaiola dagoeneko interesatzen, bere jokaldi politikorako zukua atera zionez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 117. orr.

Oso garrantzitsua da gogoan izatea urte asko utzi zutela igarotzen beren jukutria sonatuari zukua ateratzen hasi arte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

Gaueko hamaikak baino gehiago ziren, beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Euskalkiek daukaten zukua ateratzen ez asmatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 120. orr.

TKE Liga amaitu den arren, denboraldiak badu zukurik oraindik.  Berria - Kirola   2004-09-23

Minutu bat geroago, komunzuloak bildu zuen, kondoi eta guzti, nire barne muinetako isurkari zurixka, etsimenduaren zuku mindua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurra ez balego zuku-mota desberdin eta bereiziz osatua, ez lirateke Sirian eta Arabian bakarrik emango kanabera, ihi eta era guztietako belarren usainak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

Ez da harritzekoa izango hain lur-zabalera handian ezin konta ahala zuku-barietate egotea ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bidaiaz joan zen, landare-zukuen ibilera astitsuan, hostotik txortenera eta aihen-adarretik enborreraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Laudanoa opio zukua da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Henna zukuz tindatutako azazkalak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Bizitza bera da heriotza horren kusku babesle, umetoki egoki eta hazkuntza-zukua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

6 fruituei, sakatuz, ateratzen zaien isurkaria. ik ur 6b.

Frutarik ez geneukan zukurik egiteko; berdurarik ere ez saldarik egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 195. orr.

Limoi zati bati zukua atera eta basoaren ezpainak igurtzi ditu Anjelek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 72. orr.

Handik gutxira zukua egiteko aparatua hondatu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Sendagaiak utzi, eta azken asteetan jateari ere uko egin zion; ura eta zukuak besterik ez zituen hartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Zuku eta freskagarri askok era honetako bitaminak daramatzate.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Aspaldiko partez gosari oparoa prestatu du: zukua, gurina, marmelada, ogi xigortua...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 159. orr.

Burtek zukua vodkarekin edan zuen kikaratik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Mahatsak zuku ona duenean, esan ohi da: "Ez dezagun honda, ardoa ugari dakar eta".  Elizen arteko biblia   Is 65,8

Elikagai funtzional, "probiotiko" edo "nutrizeutikoen" [...] kontsumoa hasia da dagoeneko hedatzen (jogurt eta esnekiak, oro har, zukuak, sojazko elikagaiak, gatzak, ogi eta opilak...) gure artean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Eskuak gorritzen zizkion mingrana aleen zukuak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Lau mandarinarekin zukua egin, ezti apur bat bota eta ura gehitzen diot.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 122. orr.

Zuku gabeko laranjak, eta laranja ustelak.  Berria - Kirola   2004-07-17

Ahuntz-prakaren zukua ona da atakeak jo eta lurrera jausitako dantzariak berpizteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

Utzi egin zuen, zukua ondo kendutako laranjak gehiago ez duela ematen-eta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

Oliba-olio fina zen hura, ordea, hotzean ateratako lehen zuku horietarikoa, Toskanatik zuzenean ekarria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hermionek bere poltsa zabaldu, aritmomantziako liburu berria atera eta zuku-pitxerraren kontra jarri zuen zabalduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Zuku-makinak, landare denei ur guztia atera eta fruitu lehorrak irin edo pate bihur ditzakeenez, barazki eta frutak bestela ezagutu ahal izango ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goian, galleta batzuk eta melokotoi-zukua atera zizkigun, eta egongelako sofan eseri ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Alde horretatik, ozpinak aukera zabalagoa ematen du limoi zukuak baino, oraingoz: zukua iraupen gutxikoa da, bizidun den aldetik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Borrokara eragiteko, mahats- eta masusta-zukua erakutsi zizkieten elefanteei.  Elizen arteko biblia   1 M 6,34

Zerbitzari bat dator ea zer nahi dudan galdezka, kafea edo guayaba zukua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Pomprefy andrea oraindik esna aurkituko duzu, mandragora-zukua banatzen ari da eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Kanpora paseoan irten eta belardian etzanda egon nahi zuten guztiek, kalabaza-zuku hotz-hotza edanez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

Sagar hori jo, pasta dolarean tinkatu eta sagar-zukua edo jusa kupeleratu.  Herria   2005-11-17

Berotu dezala litro bat esne, sagar-mahats zuku apur bat bota diezaiola ondoren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Edalontzi batzuetan fruta-zukua zekartela itzuli ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Fruta-zuku hartzituetatik jasotako gaiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Tomate zukua edan zuen, hozkailu barruko guztia aztertzen zuen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.

Patata zukua prestatzen zidan ondoren, ohean nagi segitzen nuen bitartean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 108. orr.

Gure lizarki botika kutsua duen lizar-zuku estamu libratzaileak ere holako zer edo zer izango du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalabaza zuku (3); mahats zuku (4); zuku bat (5); zuku gehiago (3); zuku gehien (4); zuku guztia (11); zuku guztia atera (3); zuku guztia ateratzea (3); zuku guztiak (3)

izor zukua (5); laranja zukua (7); sagar zukua (4); zukua atera (8); zukua ateratzeko (5); zukua ateratzen (15); zukua edan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus