Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baso edo zuhaizti bat topatu zuten handik mila bitara. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.
Mendi kopeta-ilunek ixten zuten zerumuga, eta zuhaiztiak eta baratzetan fruitu-arbolak ikusten ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Zuhaiztiaren erdian zegoen kioskora ere igo ginen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.
Moskuko gaua ederra baita Kremlin inguruko zuhaiztietan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 258. orr.
Zuhaiztia zeharkaturik, bet-betan kausitu zuen bere burua oihaneko tenplu narearen erdian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Mangleez osatutako zuhaiztia. Berria - Gaiak 2004-02-29
Etxe ondoko zuhaiztia gurutzatu, langa atzean utzi, eta zelairantz abiatu ziren bidezidorrean aurrera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 208. orr.
Kaletik kanpora alde egin hobe dugu noski eta hor inguruko zuhaiztiren batean gorde. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.
Jende guztiak begiratzen zidan alkandora odolez blai neramalako, eta urratsa biziagotu nuen komentuaren eta kanposantuaren artean dagoen zuhaiztian babesteko, iturria ere bai baitago garbitu ahal izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 383. orr.
Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute, bai, egia da, baina zuhaiztiak babesa ematen die zuhaitzei. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.
Erretenen inguruan, glazisetan, zuhaizti altuak eta erromantikoak daude, sasidiak eta zuhaizti txikiak, eta loretxoez zipriztindutako belardi berdeak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.
Zuhaizti zabal eta parke handitako ordokian. Berria - Mundua 2004-04-21
Enborrek suzirien pare egiten zuten gora, adarrak bihurritzen ziren, korapilatzen, eta mundu bat estaltzen zuten zuhaizti zahar baten hostaila bezain arin. Baita hango zuhaizti apalean jasotako piku, sagar, udare, eta abar ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen 404a. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Bada muinotxo bat, zuhaizti xume batek koroatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 170. orr.
Zuhaizti edo baso alde itzelak dira hemengoak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.
Galdetu diodanean Moskova ibaiko ertzean luzatzen den zuhaizti ederraz, gizonak erantzun dit New Yorkeko Central Park baino lau-bost aldiz handiagoa dela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 265. orr.
Ghanako zuhaizti sakratuen garrantzia ere nabarmendu du dokumentuak. Berria - Gaiak 2004-07-23
Lorategi hark, gainera, lili- eta intsusa-zuhaizti txiki bat zeukan baratzearekin bat egiten zuen lekuan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.