Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arboladi hori, trinkoa izanik ere, errepide publikotik oso gertu dago. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.
Patioa parke antzeko arboladi batez inguratua genuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.
Aldian behin bide ertzean edo arboladi txikien abaroan ikusten diren etxeengatik ez balitz, bidaiari arrotzak pentsatuko luke landotan ez dela inor bizi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Eta lehorreko landa eta arboladiak laku grisez eta padurez gainezka daude, eta kalatxoriak dabiltza hara eta hona zeru grisean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Aurrera egin baino lehen, pentsa dezagun nolakoa izan zitekeen hilketaren gertalekua, Barrière du Roule-ko arboladian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.
Basoan, garoaren aztarrena galduta, bidezidor bati jarraitu genion arboladian barrena puska batean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Esploratu gabeko leku bat, eta baita gutxitan bisitatzen den leku bat ere, ez dago aurkitzerik Parisen inguruko baso edo arboladietan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.
Egunkariek arboladiko aurkikuntzari harrera beroa egin bazioten ere, eta aho batez suposatu zen arren huraxe zela erasoaren gertalekua, onartu beharra dago badela arrazoirik duda egiteko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.
Leku eder baten gertatu da, ibilbidearen erdi inguruan, arboladiz inguratutako ibai izoztu baten bazterrera iritsi naizenean. Bi mutil kozkor, Madame Deluc baten semeak, Barrière du Rouletik gertuko basoan jolasean zebiltzala, arboladi sarri batean sartu ziren ustekabean; ba omen dira han hiru edo lau harri handi, eserleku moduko bat osatzen dutenak, beren atzealde eta aulkitxoarekin. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 126. orr.
Barrière du Roule-ko arboladi bakartietan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 169. orr.
Antzinako Grezia baino lehen, temenos-a eremu ofizial bati zegokion lur zati bat zen, batez ere, errege ("basileos"), eta buruzagi ("erithacus") bati zegokiona edo baita jainko, santutegi, eremu sakratu edo arboladi sakratu bati eskainitakoa. ETC-entziklopedia Temenos, Wikipedia