Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhail (orobat zurail g.er.) 1 izond koloreez eta kidekoez mintzatuz, bizia ez dena. ik margul.

Kolore zuhail batzu, iduri du mundua gainerat erori zaiotela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 154. orr.

Antzigar eta izozteek artilearena dirudien kolore beis zuhaila eman dioten lur erreantza-marroiaren ondoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Goian zeru urdin zuhaila ikusten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Bide bazterreko etxe batean argi zuhail bat ikusi nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.

Gaua zen, mendietako gau zurbila, mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurden hori mehe batek odaiertzaren ertzetik argitzen duen gau hits zuhaila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Heriotzaz hain dakigu gutxi, non berarekiko gure harremana irudietan finkatzen dugun: osaba hilaren aurpegi zuhaila, senideen negarra, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.

Alde bat kenduko dituzte mugazubiaren ondo-ondoan duela hamabost urte eraiki zutabe luze zuhailak.  Herria   2004-06-17

Hor daude txori-larrosak, arrosa zuhailezko orri urriekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Galtza zahar batzuk, gerrian makur jantziak, papoa dena irekia, urrunetik ere ageri bere atorra zuhaila dena zurpilkatua zuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Ile nahasi batzuekin, aurpegia zuhail, pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

2 irud

Sentimenduek, bihotza gertutik ukitzen dutenez, mintzaira bizia eskatzen dute, ez hizkera hitsa edo eleketa zuhaila.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Gure euskara, euskara landu hori, sarriegi ahul eta endelua da, indarrik gabea eta motela, hitsa eta zuhaila, batasunaren izenean batu behar direnak eta ez direnak batu ditugulako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus