Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erietxe bat zela behar zuen lekua, eta ez zubipea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 313. orr.
Ibai bazterreko zubipe horietan lasterrago iluntzen zuen kaietan eta zubi gainetan baino. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 8. orr.
Zubipe hartako farola bakanetako baten argi eskasaren azpian. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 13. orr.
Zubipe ilun batetik irten eta oihu egiten zigun: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Hotz haundietan aurkitzen dira karrika, zubipe edo hegatz azpi batzuetan dauden etxe edo egoitza gabeak. Herria 2005-02-03
Aurkituko zuela orduan txokoren bat zubiperen batean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.
Zortzi egun lehenago kendua zuen bizarra, nolanahi xamar, jakina, bere zubipe-lagun haietako batek kendua. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.
Senako zubipeetan lo egiten duten alkoholikoek. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 49. orr.
Urumean itsasgora eta beheren arrastoei erreparan, ibaia zubipeetatik nola itsasorantz bideratzen zen ikusten egunero. «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.
Marinelek kanpoko arrain horien tripak botatzen dituzte bertara, eta horregatik hazi eta gizendu dira izugarri zubipeetako arrainak, lupinak eta korrokoiak batez ere, haragijale baitira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.
Emakume bat zubipean lotara bilduta zegoena, ur palastak eraman zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
San Anton eliza eta Abastos merkatuaren artean [...] errepide zatitxoa dago, zubipean, jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.
Williamsburgeko zubiaren ondo-ondoan bizi dira, ia-ia zubipean geratzen den eraikin batean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.
Idazlea topatu nuen zubipera joatea proposatu nion Öchlerri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 313. orr.
Mirafloresko zubipetik igarotzean berpiztu zitzaion txipitasun sentsazioa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.
Horretan ari nintzela kareletik dindilizka, izardunen arteko hitzaspertua atzeman nuen estiborreko erdialdean, zubipean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.