Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau ez da zubia, zubibidea baizik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.
Sinketenea Arnegiko aldean dago; eta zubia bazihoan Sinketenetik eta Arnegizaharreko alorrera, zeina orain auto aparkaleku bilakatua baita. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 23. orr.
Areatzako zubia igaro duzu ondoren, eta Alde Zaharrera sartu zara gero. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 16. orr.
Inoiz azaldu izan dut, gure literaturan zubia igarotzeak adierazten duen zori aldaera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.
Artzain bat zen bere artaldearekin zubitik gaindi pasatzen ari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.
Taberna batetik ohi baino edanago irten zelarik, zubia zeharkatzean, haize basatiak jo eta ibaira eraman baitzuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
La Mercedeko zubia gurutzatu eta erriberatik merkatu-plazaraino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti-beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.
Ibaia ikusten zen zubitik, eta irla bat ibaiaren erdian, eta beste zubi batzuk. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 138. orr.
Istripua zubiaren ainguraketa sistemak huts egiterakoan gertatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Bizikleta uzten dut, zubiaren karelaren kontra. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 88. orr.
Ni ibaiari begira nengoen besoak gurutze nituela zubi bateko karelean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 300. orr.
Zubiaren petrilerantz egin zuen, eta marrubi ziria hartu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
Auxtin Zamora-k «Trapuetan haizea» bere laugarren liburua, Senpereko Utsalai zubiaren gainean aukeztuko du. Herria 2002-08-08
La Merced zubiaren paretik San Anton zubiraino, kalean zeharka eta gurutzatuta, kontainerretatik sua eta kea. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.
Alcatraz uharteko argiak ikusten nituen eskuinetara, eta Golden Gate zubikoak ezkerretara. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.
Brooklyngo zubiaren kableen artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Brooklyngo zubiko arku gotikoak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.
Hemen ere, oraino berantean, ageri zen zubiaren pitrail muturra, Sinketeneari loturik zegoena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 23. orr.
Williamsburgeko zubia osatzen duten X itxurako trentzadura haiek, egitura metaliko hura nire buruan daukat honez gero. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
Zubia 'Z' itxurako hormigoi piezek osatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Segovian, Eresma ibaia bere bidetik atera eta 2 zubi eraman zituen ipurditik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.
Beasain-Altsasu trenbidea egiteko hainbat zubi jaso eta tunel zulatu behar zenez, mendiko lan gogor horretan Alpeetan trebatuak ziren bidegile italiarrak ekarri behar izan zituzten. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.
Hainbat biadukto, zubi eta tunel ere egingo dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Beste zubi bat egin zen denbora guti barne eta hirugarren bat ere, bainan hau burdin-bidearentzat. Herria 2003-06-12
Zubia xahar-berritzen. Herria 2004-10-28
Zubia ere berreraiki genuen geure tropen pasabidea bermatzeko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.
Simone de Beauvoir zubia zabalduko dute Parisen, uztailean. Berria - Kultura 2006-02-05
Zubia 1995ean ireki zuten: enpresa pribatu batek eraiki zuen, eta harrezkeroztik kudeatzen du. Berria - Mundua 2004-06-05
Maria Kristina zubia inauguratzen da Urumea ibaian. Askoren artean «Rataplan» - 106. orr.
Bizpahiru aldiz segurik, zubia berritu behar ukan zuten, lehertu zelakotz. Herria 2003-06-12
Metroaren Etxebarriko zubia erori da. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Inbasioa eragozteko lehertu genituen zubiak. Berria - Mundua 2004-05-04
Ezerk ezertarako balio ez duen arren, guk zubiak leherrarazten ditugu hala ere, jokoari jarraitzeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.
Etxebarrin zubia hondoratzeak ez ditu metroaren epeak aldatuko. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Beste karga batekin zubia bota eta trenaren gainera erorarazi dute. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Donibane Lohizunen 350 lagunek zubia moztu dute CPE kontratua atzera botatzeko eskatzeko. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Zubiak itxita jarraitzen zuela oraindik, eta ea zer egin behar nuen gauean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.
Diapositiban ageri den zubiak bi begi ditu, berdinak ikusi batean, zirkulu osoak osatzen dituzte uretan islatzean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.
Arku txapal bakarreko zubia, Gareskoaren antzekoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.
Ohartu gabe iragan dut Ages eta Atapuerca herrien arteko arku bakaneko zubia, San Juan de Ortega herriak erromesentzat eraikia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.
Sinbologia berbera betetzen du, zazpi arkuko zubian iragotzen den gure zaldi majikoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Coloradoko Royal Gorge zubia da kableen bidez sostengaturiko munduko zubirik altuena. Berria - Gaiak 2004-12-15
Heriotza gozoa omen da zubi horretatik jauzi egiten duenarena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.
Neure buruari esaten nion ezen agian igarotzen utzi zigutela bi postuen artean zubiaren erdian harrapatzearren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.
Zaldiak trostan hasi ziren zubiaren gainean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.
Erreka zubiaren azpitik igarotzen da, eta putzu handi bat eratzen du zenbait yarda harantzago. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.
Zubiaren azpialdean, Campo Volantineko paseo luzea eta Guardia Zibilaren komandantzia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.
Mozkorkerian ibili, lanik egin ez eta zubi azpian lo egin. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Niri bizkarra eman, eta zubi azpira abiatu zen modatik pasatutako duintasun baten imintzio eginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 303. orr.
Zubi azpitik ibai beldurgarri bat zihoan sugez, dragoiez eta harrobioz josita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.
Zubi azpiko bazter batean uzkurtuta jonki bi ari dira beso ubelduak ferekatzen, gerizpean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.
Etxea trabeska dago kokatua karrikan, Chenonceaux-eko gaztelua bezala Cher-en gainean, eta haren azpitik pasatzen da karrika zubi luzeko arku moduko bati esker, estua, bobedatua eta iluna. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.
Zubi moderno eta malgua kulunkan hasten da, batera eta bestera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.
Arga ibaia gainditzen duen zubi ederra hartu arte. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 71. orr.
Veneziako zubi dotore haietako batetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.
Garesko zubi ospetsuaren erdi-erdian, garai batean, kapera bat zegoen. Zubirik sendoenek ere datorren uraren bat-bateko indarrari eutsi ezin diotela. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.
Brooklyngo zubi erraldoiaren oinarriak, kanpotik harripila gotor eta betea diruditenak, hutsik daude barrualdean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.
Alde banatatik harri bat jartzea besterik ez zitzaien falta hiru arkodun zubi galanta osatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.
Aipatzen du ere [...] Ponte de Mulla deitzen duen zubia, hots, Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.
Oso zubi alemaniarra da, nolabait esatearren: altzairuzkoa, x formako trentzaduraz betea, graffitiz estalia, itxura zaharkitua duena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.
Ola, errota, harrobi eta meategi zaharrak; zubi hautsiak; iturri agortuak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Hiriko sarreraren aitzinetik iragatean, zubi jasogarriaren kateen karranka entzun dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.
Lehorreko Atearen aurreko zubi altxagarri hura. Txillardegi «Putzu», 1999 - 37. orr.
Sarbide bakarra zegoen harako: zubi altxagarri bat, amildegi ezin malkorragoen gainean ezarria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Bonba ordurako zubi higikorrean zen eta jai alai jokalari biak loturak askatzen ari ziren, hura jaurtitzekotan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.
Hau da Zubi Esekia edo Bizkaiko Zubia. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 25. orr.
Zubi eskegiaren argazki erraldoiaren azpian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 59. orr.
Erakusleihoan ageri zen zubi arkudunak eta urmaelak zituen lorategi japoniar baten miniatura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Kale horrek bazituen bi zubi beiratedun, kale gainetik igarotzen zirenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Zubi erromanikoa, bere sei arkuekin, ederretsi gabe ezin da pasatu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.
Aspera zubi erromanoa, xumea bezain pollita, iragan dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.
Zurezko bi zubi dauzka, pilote gainean eraikiak, ubidearen zabalera osoa nabigaziorako libre uzteko moduan jarriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Harrizko zubi bat, uztai eder batez egina, mende bat iraunen zuena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.
Bi arkuko harrizko zubi batek lubakia zeharkatu eta gazteluko atera zeraman. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 271. orr.
Modako zubia zen hura; Parisko lehen zubi metalikoa! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Puyannek hantxe jarri zituen soldaduak zubi-saria kobra zezaten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 100. orr.
Zubi-begian ozta-ozta sartzen zen uraren emana, zubi-gaina ere putzu handi bat zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.
Denbora hori guzia ez duzu emanen ontziaren zubi-hegitik so eta so, beha ta beha. Herria 2001-11-15
Londongo "Tower Bridge" ezaguna, goiko bi zubi-erdiak zabalik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.
Zubi bat zegoen ibai hartan ertz batetik bestera; eta urkabe bat zubi-bukaeran jarria, auzitegi bat-edo ondoan zeukana. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.
Geltokia baino lehentxeago, zubi akabuko aterpe horretan, soinujole itsu bat egoten da beti. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.
Joanes, kezkengatik baino ardoagatik zorabiatuago, zubi-hormara hurbildu eta estropezu eginez gorputz erdia ibai aldera kanpoan geratu zenean. Lampedusatik Tripolira doan aire-zubi bat ezarri dute etorkinak kanporatzeko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.
Moilan, hozkailu biltegi berriak, zubi-garabiak, arku-garabiak, ro-ro arrapal haiek, gordailutegi frankoak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Phips-ek ostiko jotzen zuen aurrealdeko zubi-gazteluan, draga eta gakoen artean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Lurrikara baten zalapartaz zubi-galtzadetan jauzi eta gurpil zebilen gurdi ozen, klankatsu hau guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.
Izen hori zubi-izena dela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.
Ez nornahi nola nahika iragaiteko muga-zubi horietarik. Herria 2001-04-05
Baina oso maite nuen nik atzealdeko sorotik gora igotzen zen egurrezko mandio-zubia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.
Mikel Strogoffek Volga ibaia gurutzatu zuen zalditeriako kosakoek zaindutako txalupa zubi batean zehar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.
Tropa kopuru handi bat zenbait versta ibaian behera bidali eta beste aldera igaro ziren berariaz moldaturiko txalupa zubi batzuen bidez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.
Gainbehera ttipi baten ondotik, Burdin Zubian gaude. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.
Ponferrada, Aimeri Picaudek aipatzen duen "Pons ferratus" delakoa, Sil ibaiko burdin-zubiak indartua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 183. orr.
Isiltasuna zubi. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 106. orr.
Eskuinean arkua eta ezkerrean biolinaren zubia -hatzak luzeegi eta zubia laburregi-. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Bat-batean, Fermin Reinaren begiradak zubi bat eraiki du bikotearen eta nire artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.
Bi zubi eraikitzeko: munduaren eta nire artekoa eta nire familiaren baitakoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.
Hortaz baliatu zen Mikel Laboa iparraldeko jendearekin zubiak eraikitzeko. Herria 2003-11-27
Itzulpena dugu bide bakarra zubi egiteko: beste hizkuntzen eta gurearen artean; lehenaren eta etorkizunaren artean; kultura unibertsalaren eta euskal gizabanako bakoitzaren artean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.
Idazlea irakurlearengandik bereizten duen ibaia zeharkatzeko zubiak dira literatura lanak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.
Iraganaren eta ustezko geroaren arteko zubi, Coca-Cola iragarkiek egiten dute argi. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.
Kultura ezberdinen arteko zubia izan behar dira hizkuntzak. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Unibertsitate eta industri sektore batzuentzat oso onuragarri izan daiteke hezkuntza-sistema hau, bien arteko zubia baita. Berria - Gaiak 2006-03-21
Editorea bitartekaria da, zubia da idazlearen eta irakurlearen artean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.
40 edo 42 orduko lanaldia, hilabeteko oporraldia, zubiak eta ordu erdi ogitartekoarentzat. Berria - Ekonomia 2004-03-04
Salbatore egunak ekarri du usaian bezala asteburu luze bat, gero eta jende gehiagok "zubia" egiten-eta. Herria 2004-05-27
Langile askok zubia eginen baidute edo aste guzia lanik gabe zeren abendoaren 6 eta 8 besta buruak baitira. Herria 2005-12-08
Gizartean integratzeko zubi ezin hobea da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.
Sole diabetikoa da, bihotzekoak eman zion eta zubi koronario hirukoitza egin behar izan zioten. Berria - Mundua 2004-08-14
Bizitzaren eta heriotzaren arteko zubi tragikoan, borrokan ari dira biak. Berria - Kultura 2004-12-17
Atzerrian hil ondoren, musikazko zubi baten bidez jaioterrira joan nahiko balute bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Txiki eta Lauaxetaren artean badago 40 urteko denbora tartea zubi labur bihurtzen duen dimentsio bat, bien espirituek elkarri aurrez aurre begiratu eta bat egiten duten trantze bat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 109. orr.
Koherentzia harrizko zubi zahar bat da, agintariak esaten ari zaizkigunaren eta euren bizitzan egiten dutenaren arteko leizearen bi aldeak batzeko luzatu ezin daitekeena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 72. orr.
Egun horretan Iralak, BISen eta FBIren zubi-gizonari, Agirrek sinaturiko gutunak helarazi dizkio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.
Betaurrekoak, sudur-zubia baino dezentez beherago jarriak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Erretzeko erabiltzen zituen bi hatzez sudur-zubia estutu eta begi keinua kizkurtu zuen berriro ere. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.
Adarrak belarri-zubitik askatu, eta, blaust!, erori zitzaizkion behin, ustekabean, betaurrekoak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 143. orr.
Bi estatuen eta ETAren arteko «komunikazio zubia» egotea ona dela nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
NEBk tradizio luzea du nazioarteko finantza-bizitzaren erregulazio ez formalean, eta horrek, zenbait alditan, garapen-bideko herrialdeen aldeko mailegu-zubi bat egitera eraman du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
Salbatore egunak ekarri du usaian bezala asteburu luze bat, gero eta jende gehiagok "zubia" egiten-eta. Herria 2004-05-27
Langile askok zubia eginen baidute edo aste guzia lanik gabe zeren abendoaren 6 eta 8 besta buruak baitira. Herria 2005-12-08
40 edo 42 orduko lanaldia, hilabeteko oporraldia, zubiak eta ordu erdi ogitartekoarentzat. Berria - Ekonomia 2004-03-04
Guk San Jose zubian utzi genuen piztuta, ez bi aste luzez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 141. orr.
Ertzaintzak trafiko operazio berezia egingo du maiatzaren 1eko zubian ere. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
-Kanpina hartuta Aralarrera joan behar dugu urriko zubian! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 53. orr.
-Leirerekin mintzatua naiz, 15eko zubian Posets aldera joateko. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 81. orr.
Maiatzaren leheneko jai-zubian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 174. orr.
-Deabrua beti zelatan eta pilotua beti zubian! -esan zidan ontziburuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.
Ontziburua zubiko mailetan behera gain-bizkarrerantz zihoalarik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.
Ezkutatu egin zen, artilleroek kanoia finkatu eta eskotilan behera egin zuten, serbiola gelditu zen bakarrik zubian, prismatikoak begietan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
Halako maukarik, ez da begi bistan edukitzen itsaspeko bat marea guztietan, ez duk sutunpa handirik behar, itsaspekoa ahula duk azalean, eta hura zegoen moduan, izardunak zubian, eskotilak zabal, lotua baino lotuago. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Stella Maris Berria-k, aldiz, kroskoa eta zubia konpondu beharko ditu. Berria - Ekonomia 2004-08-17
Eskotilak zabaldu zituzten, zubi aurreko kanoia noratu ziguten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Sukaldeak, okindegiak, itsasontziaren makinak hainbeste berotzen zituzten itsasontziko zubi faltsuak, ezen hamar preso hil baitzituen hango beroak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Juan Fructuoso Duñabeitia de la Mota kapitainak, bere kargaontziaren zubian, zerbitzu ederrak bideratzen ditu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
De Espinosa eta Lope Iraurgikoa txopako zubian geratu ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.
Gainezka zegoen ontzi zubiaren alde hau, eta txopako bidaztiak ez ziren nahasten itxura eta kolore anitzeko talde horien artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Burdinazko ate arranditsuak harrapatu zidan begirada orduan, gainean itsasontzietako aginte-zubia gogorarazten zidan kristalezko eraikuntza bat zeukala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Zenonek, aginte-zubian adi, makina erdian zekarren ontzia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.
-Andre Mari Martxokotik 15 egunera, kukuk jotzen ezbadu, idi gurdia hartu eta Erromako zubira joan bila. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.
Aingeru Guardako egunean kukuak Erromako zubian jotzen du lehenbizi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.
Eguna huskeriatan jardun zuenari abisatzera zetorren, dena erromako zubia bezain galkorra zela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Erromako zubi azpitik igarotzen dena, gizona bada emakumetu egiten da, eta emakumea bada gizondu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.
Txiroen beste egoitza trenbideko zubi azpia duzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Erran dautate, Parisen zubi azpi horietan lo egiten dutenek ere berekin badutela [mugikorra], zer gerta ere. Herria 2002-10-24
Horietako askok beren borondatez aukeratu omen zuten kale bazter edo zubi azpietako bizimodua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.
Ikasleek euskara ikasten urte batzuk igarotzen dituztenean, ez dugu nahi horrekin konformatzerik; zubi lan horretan ere lagundu egin behar zaie. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Ideia batetik besterako zubi-lana, begirada batetik bestera, proposamen batetik bestera. Berria - Kultura 2004-01-28
Taldeen eta zaleen arteko bitartekariak gara eta ondorioz zubi lan hori eman behar dugu. Berria - Kultura 2004-07-10
Zubi-lana egiten zuen orria falta zitzaion tituluaren eta hitzaurrearen artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Zubi-lana egiten zuen orria falta zitzaion tituluaren eta hitzaurrearen artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Goriev eta Miaja jeneralen arteko zubi lanetan zebilela adierazi zion Koltsov Pravda egunkariaren kazetariak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.
Stephensek bi aldeentzat ona izan zitekeen adostasuna lortzeko zubi lana egin zuen, «itzultzaile lana». Berria - Kirola 2004-02-12
Habe- zutabe- eta zubi-lana egiten duten hezurretako arazoak ezagun zaizkio egitura-ingeniariari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Lokailuen zubi-lana; erakusle eta deiktikoen jendetasuna; sintaxiaren herabetasun ezkutuzalea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.
Panel atedunak, baina, desplazatu daitezke agertokian zehar eta zubi-lan sinboliko interesgarria betetzen dute mugimenduaren eta interpretazioaren artean. Berria - Kultura 2004-11-07
arteko zubi (29); arteko zubi lana (5); beste zubi (13); burdin zubi (4); burdinazko zubi (6); gaineko zubi (9); harrizko zubi (10); hendaiako zubi (6); ibaiaren gaineko zubi (4); san anton zubi (4); txalupa zubi (4)
zubi altxagarri (6); zubi altxagarria (5); zubi azpian (8); zubi azpitik (5); zubi bat (103); zubi bat bagdadentzat (4); zubi bat egin (4); zubi bat eraiki (5); zubi bat eraikitzea (4); zubi batean (14); zubi batek (4); zubi bateko (4); zubi baten (29); zubi baten azpian (5); zubi baten gainean (4); zubi batetik (15); zubi batetik zintzilikatu (4); zubi berri (16); zubi berri bat (9); zubi berria (5); zubi berriaren (4); zubi egiten (4); zubi esekia (4); zubi gainean (10); zubi gainetik (5); zubi gisa (6); zubi handia (4); zubi haundia (5); zubi izan (6); zubi konkorra (4); zubi lan (5); zubi lana (35); zubi lana egin (7); zubi lana egingo (4); zubi lana egiteko (6); zubi lana egiten (6); zubi lanak (4); zubi ondoan (5); zubi ondoko (7); zubi ttipi (7); zubi zahar (9); zubi zaharra (7); zurezko zubi (4)
arteko zubia (28); bizkaia zubia (6); bizkaiko zubia (5); brooklyngo zubia (8); errekako zubia (4); erromako zubia (6); gaineko zubia (12); lastozko zubia (4); udaletxeko zubia (4)
zubia egiten (4); zubia eraiki (7); zubia eraikitzeko (4); zubia gurutzatu (8); zubia igaro (5); zubia iragan (4); zubia pasatu (5); zubia zeharkatu (22); zubia zeharkatu zuten (4); zubia zeharkatzean (4); zubia zeharkatzen (6)
artean zubiak (8); arteko zubiak (14); arteko zubiak eraiki (4)
zubiak eraiki (8); zubiak eraikitzea (5); zubiak eraikitzen (9); zubiak eraikiz (6)
arnegiko zubian (5); brooklyngo zubian (4); pannecau zubian (4); santiago zubian (6); zubian zehar (4)
zubiaren azpian (6); zubiaren azpitik (5); zubiaren beste (7); zubiaren erdian (9); zubiaren gainean (12); zubiaren gainetik (4); zubiaren inguruan (4); zubiaren ondoan (8); zubiaren puntako (4)
brooklyngo zubiko (4); harrizko zubiko pesta (4); itsuaren zubiko (5); zubiko pesta (6)
zubira heldu (4); zubira hurbildu (4); zubira iritsi (6); zubira joan (6)
zubiraino iritsi (4)
hendaiako santiago zubirat (4)
arnegiko zubitik (4); zubitik behera (5); zubitik gertu (4); zubitik hurbil (4); zubitik pasatzean (4)