Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozkatu, zozka, zozkatzen (8 agerraldi, liburu 1 eta 5 artikulutan) du ad zerbait nork egin behar duen, nori emango zaion edo nola banatuko den erabakitzeko, zori hutsean oinarritzen den beste sistema bat erabili. ik zozketatu; zotz 8.

Saltzen dudan Entziklopediaren etxeak -"LUR kultura herriarentzat, Hiztegi Entziklopedikoa"- Pariserako hamar bidaia zozkatzen ditu urtero harpidedun berrien artean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 283. orr.

Zhukovski poetaren erretratua zozkatu zuten.  Berria - Mundua   2004-11-28

3.011 etxebizitza zozkatuko ditu guztira Eusko Jaurlaritzak aurten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak eman zituen datuok, atzo, galdeketari erantzun diotenen artean zozkatu dituzten sariak banatzerakoan.  Berria - Harian   2005-02-16

Bigarren B Mailako igoera ligaxkak zozkatu dituzte.  Berria - Kirola   2004-06-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus