Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozketatu, zozketa(tu), zozketatzen (32 agerraldi, 2 liburu eta 25 artikulutan) du ad zerbait nork egin behar duen, nori emango zaion edo nola banatuko den erabakitzeko, zori hutsean oinarritzen den beste sistema bat erabili. ik zozkatu.

Gibea hiriari eraso egin behar diogu, nork egin zozketatu ondoren.  Elizen arteko biblia   Epa 20,9

Zozketatu dituzte pistolak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 340. orr.

Lakuak nahi du udalek babes ofizialeko etxebizitzak ematea, Etxebiden izena emanda diren guztien artetik zozketatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

1.319 etxebizitza zozketatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Parte-hartzaile guztien artean afariak ere zozketatu ziren.  Berria - Kirola   2004-12-07

UEFA Kopako final-zortzirenak zozketatu ziren atzo.  Berria - Kirola   2004-03-05

Finaleko partiden ordena zozketatuko da gaur Vienan.  Berria - Kirola   2004-03-23

UEFA Kopako final-zortzirenak zozketatu zituzten atzo.  Berria - Kirola   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egutegia zozketatu (3); zozketatu ziren (5); zozketatuko dira (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus