Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zotz (orobat xotx g.er.) 1 iz abar xehea, eskuarki zuzena.

Lurretik zotz bat hartu eta errekara bota zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Zotz batzuk bildu, sua isiotu, metalezko azpil handiak gainean ipini, eta haien inguruan elkartzen ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.

Zotz batzuk biltzen ari nintzen, ogi pixka bat egiteko niretzat eta semearentzat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Sua egin eta txori horiek jateko ira-belarraren zotzak erabili zituzten burruntzi gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

Ibai ondoko harriak amuarrain eta basoko zotzak eper bihurtzen dituen eraztun batena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 284. orr.

Haurtzaroan zotzekin eta papertxoekin pospolo kutxetara gidatzen nituen beldarren antzera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.

Karraska egiten zuten zotz guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Zotzarekin arraina zulatu eta txingarretan jarri zuenean, [...].  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 65. orr.

Ez da hots nabarmenik behar; nahikoa da zotz baten kraskatekoarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Zotza baino meheago zeuden guztiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Praxkuk besakada batzuk zotz lehor bota zituen tximiniara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Zotzezko gurutzez markatutako gero eta hilobi gehiagok ornatzen zuten leize-ingurua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irolako borda ondoan ustelduxea zegoen zotz pila erretzen ari naizela agertu zait [arrabio] bat, aspaldiko partez, azpiko zolan suak erre nahi ezik utzi didan orbel morddo hezean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Xerkatzaile on batek, beraz, aldean darama guztia: buztinezko arragoa, zotz-ikatza, ardagaia, sutaltzairua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Larrazkenak, munduko herri guztietan, usain bera du, hosto hilezko orbelarena, atsedena hartzen duen lurrarena, erretzen diren zotz-azao.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ubanbek errekara begiratzen zuen mutikoaren hitzei jarraituz bezala, nola pausatzen ziren ur gainean, nola eramaten zituen korronteak egur-zotzak bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Ezpel-zotzak eta ezpel adarrak pilatu dituzte plazaren erdian, ezpelaren suak luze irauten baitu eta gogotik berotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

4 makiltxoa. ik ziri.

Komuneko atearen atzean, erabilitako bi pospoloren zotzak, ikusi ere egiten ez dituztenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 144. orr.

Panpi Ladutxe aztiak zotz magikoarekin Xala ukitu izan balu eraldaketa ez zen handiagoa izango.  Berria - Kirola   2004-02-25

Mahai gainean jarrita zeuden hiru zotzak hartu, eta erakutsi egin zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Oinarri erritmikoa hiru perkusio joleek osatzen zuten: bik danbor dundunak zotzez jotzen zituzten, grabeak eta agudoak.  Berria - Kultura   2004-02-15

Bateria jotzaileak makila bat galdu zuen pieza baten erdian eta bandak melodia mantendu zuen hau misterioa zotza agertu zen arte.  Berria - Kultura   2004-03-07

5 (zotz egitearekin lotua)

Zotzak bota eta San Frantziskori egokitu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Hurrengoan ere zotzik luzeena tokatu zitzaidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.

Hasieran denak ziren bolondres kandelarekin gabiara igotzeko, baina denboraren poderioz, gogoz kontra onartzen zuen zeregina zotzik motzena hautatzen zuen marinel koitaduak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Taldeak Juan Bautistak eta Agustinek aukeratu zituzten, nor hasi zotzetan erabakita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Taldeak eginda gero, zotzetara aukeratu zen berriro guardia zibilak nortzuk ziren eta nortzuk euskaldunak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Zotzetara egitea erabaki genian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

-Dama bat zara; zotzetan ez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

Hemendik aurrera ere zotz joko batean murgilduko diren ustea dute, epaiketari eta epaiari begira.  Berria - Harian   2005-11-20

Zigorrak jartzen badituzte, horien banaketa zotz kontua izango dela deritzo.  Berria - Harian   2005-11-20

6 txotxa.

Sineskeriara emana naiz, eta beti iruditu zait seinale txarra hortzetako zotza lurrera erortzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

Agure mehar bat telebistari so, ezpainetan zotz bat hara eta hona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Hortzak zotzez garbitzen ari zen Brooklyn-go zubiaren sarbide lohitik igaro zenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

-Zer? -purrust egin zuen zotz bat ahoaren ertz batean zeukan gizon aurpegi luze batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Zotz bat, guztiz horizkatua, inondik ere etxeko nagusiak hortz artean arakatzeko erabilia frantsesek Mosku hartu baino lehenago ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Zehatz esateko, zotz batean ilkaturiko azeituna bat zirudien.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

7 (interjekzio gisa)

Gure mutilak, milizianoak, negarrez, atzetik joan eta, zotz!, erbiak legez harrapatzeko egokieran izan arren azken kolpe hori jotzeko materiala falta genuelako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

-Zotz, hemen polita idatzi nian ba! -Frantxik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 113. orr.

-Kagoen zotz, Uriarte! Kagoen zotz!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.

Eta bai behean duela baranda, kauen zotz!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.

8 zotz egin zerbait nork egin behar duen, nori emango zaion edo nola banatuko den erabakitzeko, erdi estalirik dauden luzera desberdineko zotzak -edo zori hutsean oinarritzen den beste sistema bat- erabili. ik zozkatu; zozketatu.

Papertxoekin egin zuten zotz, zigor handienak zituzten presoen artean, eta Pikabeari egokitu saria.  Berria - Harian   2005-07-07

Egin zotz, ni eta nire seme Jonatanen artean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,42

Erantzukizuna gogorra zen: zotz egin eta aukeratutakoak bere burua hilko zuen tankeen okupazioa salatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

-Zotz egingo dugu ea nori tokatzen zaion, besterik ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

-Egin dezagun zotz, zoritxar hau noren erruz etorri zaigun jakiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

8a (objektuarekin)

Nire jantziak banatzen dituzte, nire soinekoa zotz egiten.  Elizen arteko biblia   Sal 22,19

Etxebidek aurton zotz egingo dituen etxebizitza sozial guztiak errentan hartzeko izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

9 zotz eginarazi

Asueroren erregealdiaren hamabigarren urteko lehen hilean, hots, Nisan hilean, "pur" edo zotz eginarazi zuen Hamanek.  Elizen arteko biblia   Est 3,7

10 zotz ala motz egin bi zotz, luzea eta motza, erabiliz, zotz egin.

Eta ez zegoen zotz ala motz egiterik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

12 zotzik (ezezko esalditean) ezer ez.

-Erregeri ez zaio zotzik gustatuko urkamendian hiltzen dituzun gaizkileen gorpuak baliatzen dituzula jakitea -erantzun zion soldaduburuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

Sekula entzun ez den balentria egin zuen kanpaleku handiko langileetarik izanki-eta urte guzia zotzik egin gabe pasatzea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

· Kanpora apezak, haiek ere ez baitute zergarik ordaintzen, eta lan zotzik egin gabe, hamarrekoa biltzen baitute!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

13 ume zotz umegorria. ik haur 12.

Ez zuen zorigaitzez luze iraun berpizkunde horrek, orduan oraino ume zotzak izanagatik [.] abertzaletasuna zer zen ikasten eta sinesten hasiak ginen Iparraldeko gazte zenbaitentzat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zotz bat (10); zotz egin (27); zotz egin zuen (3); zotz egin zuten (3); zotz eginez (18); zotz eginez erabaki (3); zotz egingo (6); zotz eginik (3); zotz egitea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus