Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lily Briscoek, lotan mugituz, maindireei eutsi zien, erortzen ari denak amildegi ertzeko zotalari eusten dion bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.
Garai hartan, gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Goldeak lurretik erauzitako zotal ilararen koloreak soro zabalean ereindako kontrastea bera da nagusi neskaren aurpegian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.
Bere kolkorako hasi zen teilatuko zotalpeko txilarrari begira-. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Lur-zotala hondoagotik hartzean, azaletik lur mamialdera, zizarea lasai, korapiloz bilduta bazegoen, ez apurorik: Zizare korapillatuak legortea datorrela esan nahi du. Ilbeheran ebakita, gogorragoak eta lehorragoak izango ote ziren, akaso, harri-zotal haiek...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.
Eguzkiak urtzen ditu elur-zotalak, izoztuak eta hormatuak izan arren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.
Espaloiak aitzurtuko ditut, eta desidiazko zotalak irauliko, bizipozaren urregorria kausitu arte. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 194. orr.
Urtarrileko lehenbiziko hamabi egunei zotal-egunak deitu izan zaie: haietan zer-nolako denbora egiten zuen, halakoa izango zen urte osoko eguraldia ere, batzuen ustez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 38. orr.
Zeri begira sortu dira zotalegun edo igarregun hauek?” Zotal Egunak" ipuina zuzena balinbada, aurtengo udan ondartzek izanen dute arrakasta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.
Mikel Strogoffek zaldiari eragin eta zotal ikatzezko belardi batean zehar jo zuen aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.