Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zohikatz iz ikatz mota harroa eta arina, zingira lekuetako belardietan eratzen dena. ik zotal 4.
Zohikaztegi helduak ditu bizileku, eta eginkizun garrantzitsua du zohikatza sortzen. Berria - Gaiak 2006-04-09
"Izugarrizko haizea ibili da gaur gauean", eta bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 47. orr.
Zohikatza etxeko katuen eginkari ontzietan jartzeko erabiltzen zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
-Gizon on asko izan dira, zohikatz-puska galtzarbean zutela, astean penikeko eskolara joandakoak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 248. orr.
Zohikatzaren garaietatik sobratutako bat, ergel bat! Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.